www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRURGARREN KAPITULUA

 

Iainkoak Moisi agerturik su zatxekon hesi batean,

7 adiarazten dio nola ikhusi
izan duen israeltarren aflikzionea,

9 zeñetarik libratu nahi baititu haren bidez,

13 hargatikan hari bere izena erran eta egortzen du,

16 lehenik Israeleko pobluagana,

18 gero ondoan Faraonengana:

19 eta erraten dio aitziñetik komisione horren ondorea.

 

        1. Moise bada izatu zen Iethro bere aita Giñharrau Madiango sakrifizatzaillearen arthaldearen artzañ: eta eramaten zuela arthaldea desertu gibelera, ethorri izan zen Iainkoaren mendira Horeb-raño.

        2. Eta Eternalaren aingerua agertu zitzaion su kharretan, hesi baten erditikan, eta begiratu zuen, eta horra, hesia sutan zegoen, eta hesia etzen kontsumitzen.

        3. Orduan Moisek erran zuen, aldaratuko nauk orai, eta ikhusiko diat bisione handi hori, zergatik hesia ezten erretzen.

        4. Eta Eternalak ikhusi zuen, Moise aldaratu zela begiratzeko: eta Iainkoak deithu izan zuen hesiaren erditikan, ziotsala, Moise, Moise. Eta ihardetsi zuen, huna ni.

        5. Eta Iainkoak erran zuen, ez adillala hurbill hunat. Erauntz tzatzik hire zapatak hire oñetarik: ezen gelditu izan aizen lekhua, Lur saindua duk.

        6. Erran zuen oraño, hire aitaren Iainkoa nauk ni, Abrahanen Iainkoa, Isaaken Iainkoa, eta Iakoben Iainkoa. Eta Moisek estali zuen bere bisaia, zeren eta beldur baitzen begira zezan Iainkoaren aldera.

        7. Eta Eternalak erran zuen, ikhusi diat bai ene pobluaren aflikzionea, Ejiptuan dena: eta aditu diat aurthiki duten deihadarra hekien gabelurak direla kausa: ezen ezagutu tiat hekien dolareak.

        8. Hargatikan iautsi nauk haren libratzera ejiptuarren eskutikan, eta iganaraztera herri hartarik herri on eta zabal batetara, esne eta ezti darion herri batetara: erran nahi da, kananearrak, hetiendarrak, amorhearrak, fereziarrak, hebiendarrak, eta iebuziarrak diren lekhura.

        9. Eta orai horra, Israelen haurren deihadarra ethorri izan duk enegana eta ikhusi ere badiat herstura zeñetaz ejiptuarrek hersten baitituzte.

        10. Orai beraz athor, eta egorriko aut Faraogana: eta erretiratuko duk ene Poblua, erran nahi da, Israelen haurrak, Ejiptutik kanpora.

        11. Orduan Moisek ihardetsi zioen Iainkoari, nor naiz ni, nohan Faraogana, eta erretira detzadan Israelen haurrak Ejiptutik kanporat?

        12. Eta Iainkoak erran zuen, zeren eta hirekiñ izango bainauk: eta señale hau izanen duk nik egorri audala. Ene poblua Ejiptutik kanporat erretiratu izango duanean, zerbitzatuko duzue Iainkoa mendi horren ondoan.

        13. Eta Moisek ihardetsi zioen Iainkoari, horra, ethorri izango naizen orduan Israelen haurrengana eta erran izango diotedanean, zuen aiten Iainkoak egorri niauk zuengana, beraz erraten baldin badarotet, zer da haren izena? zer erranen diotet?

        14. Orduan Iainkoak erran zioen Moisi: Naizena nauk ni. Erran zuen oraño, hunela errango diotek Israelen haurrei: Naizena deitzen denak egorri niauk zuengana.

        15. Gehiago Iainkoak erran zioen Moisi: hunela errango diotek Israelen haurrei, Eternalak, zuen aiten Iainkoak, Abrahanen Iainkoak, Isaaken Iainkoak, eta Iakoben Iainkoak egorri niauk zuengana: hau duk ene izena sekula sekuloronekotz, eta hau duk nitazko orhoitzapena mende guzietakotz.

        16. Oha, eta biribil zatzak Israeleko zaharrak, eta erran diozotek, Eternala, zuen aiten Iainkoa agertu ziaitak, Abrahan, Isaak eta Iakoben Iainkoa, diotsala, bisitatzen zaituztet zintziñez, eta Ejiptuan egin darotzuena.

        17. Hargatikan erran diat, iganaraziko zaituztet Ejiptuko aflikzionetik kananearren, hetiendarren, amorhearren, fereziendarren, hebiendarren, eta iebusiendarren herrira, esne eta ezti darion herrira.

        18. Eta obedituko ziotek hire hitzari, eta goanen aiz, hi eta Israeleko zaharrak Ejiptuko Erregerengana eta erranen diozue, Eternala hebrearen Iainkoa ethorri ziaikuk inkuntratzera: orai beraz othoizten augu, goan gaitezen hiruregunen bideaz desertura, eta sakrifika dizagun Eternal gure Iainkoari.

        19. Eta bazeakiat Ejiptuko Erregek etzaituztela utziko goatera lekhat esku borthitzez:

        20. Bañan hedatuko diat ene eskua, eta iazarriko ejiptuari ene haren erdian egingo ditudan mirakuillu guziez: eta ondoan gero utziko zaituzte goatera.

        21. Eta emanen zioat grazia poblu horri ejiptuarren baithan, eta gerthatuko duk, goango zareten orduan, etzaretela goango hutsik.

        22. Bañan batbederak galdetuko ziotzak bere hauzoko emazteari eta bere etxeko andreari, zillhar baxerak eta urre baxerak, eta tresnak zeñak emango baititutzue zuen semeen eta zuen alaben soñean: hala biphilduko ditutzue ejiptuarrak.

 

aurrekoa hurrengoa