www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIETA SEIGARREN KAPITULUA

 

Isaak Geraren egoten da Iainkoaren manuz
zeñak erreberritzen baitiotza

Abrahani egiñikako promesak.

7 Erreprehenditua da erranaz

Rebeka haren arreba zela,

Abimelek Erregez, zeñak bitartean manatzen baitio
bere poblu guziari ez egitera hari gaizkirik batere.

13 Gero aberastu eta khasatua da filislindarrez
zeñek khentzen baitiotzate oraño bere phutzuak.

23 Bañan Iainkoaren promesez seguratua izanik
egoten da Beer-Szebahn.

26 Non Errege Abimelek egiten baitu alientza harekiñ

32 eta haren muthillek phutzu bat
zillhatzen dutela aurkhitzen dute ura.

34 Esauk hartzen ditu emazteak
bere ait eta amen borondatearen kontra.

 

        1. Gert(h)atu izan zen bada izatu zela gosetea herrian.

Lehenbiziko goseteaz lekhora zeña izatu baitzen Abrahanen denboran. Eta Isaak goan izan zen Abimelek filistindarren Erregeagana Gerara.

        2. Ezen Eternala agertu zitzaion, eta erran zioen, ezadillala iauts Ejiptura, egon adi nik erranen daroadan herrian.

        3. Ibill adi herri huntan, eta hirekiñ izango, nauk, eta bedinkatuko aut eta emanen darozkiat hiri eta hiri ondoreari bazter hauk guziak, eta konfirmatuko diat, hire aita Abrahani egin diodan iuramentua.

        4. Eta berretuko diat hire ondorea zeruetako izarra bezala, eta emanen ziotzat hire ondoreari bazter horiok: eta Lurreko nazione guziak bedinkatuak izango dituk hire hazian.

        5. Zeren eta Abrahanek obeditu baitio ene bozari, eta begiratu baitio ene ordenantza, ene manamenduak, ene erresoluzioneak, ene legeak.

        6. Isaak bada egotu izan zen Geraren

        7. eta lekhuko iendeek galdetu zuten orduan haren emazteaz, ihardetsi izan zuen ene Arreba da. Ezen beldur zen erratera, ene emaztea da: beldurrez, benturaz lekhuko iendeek hill eznazaten Rebeka dela kausa: ezen ederra da ikhusteko.

        8. Eta gerthatu zen, han zenbeit denbora iragan ondoan, filistindarren Errege Abimelek leihotikan begira zegoela, eta horra, ikhusi zuen Isaak dostatzen zela Rebeka bere emaztearekiñ.

        9. Abimelekek beraz deithu zuen Isaak, eta erran zioen, zer ere nahi den, horra, hire emaztea duk: eta nola erran duk, ene arreba da? eta Isaakek ihardetsi zioen, zeren eta phentsatu baitut, begiratu behar diat, benturaz hill eznadiñ hura dela kausa.

        10. Eta Abimelekek erran zuen, zer egin darokuk hik guri hemen? Pobluaren arteko zenbeit etziter duk hire emaztearekiñ eta hobenduri errendarazitzer gaituk.

        11. Abimelekek bada egiñ izan zioen ordenantza bat poblu guziari, ziotsala, nork ere ukituko baitu gizon hori edo horren emaztea eztu faltatuko hilla izatera.

        12. Eta Isaakek ereindu zuen lur hartan eta ediren zuen urthe hartan ehungarrena. Ezen Eternalak bedinkatu zuen.

        13. Gizon hori bada berretu zen, eta bethi haundituaz, berretuaz zihoan mirakuilluzki haunditu eta berretu izatu zen arteraño.

        14. Eta izatu zituen arteraño bestiaki xehe eta larri eta orkhaitz hauñitz, zeñetaz inbidia ekharri baitzioten filistindarrek:

        15. Halako maneraz non tapatu baitzituzten, haren aitaren muthillek zillhatu zituzten phutzu guziak, haren aita Abrahanen denboran, eta bethe izan baitzituzten lurrez.

        16. Abimelekek erran zioen oraño Isaaki, goan adi gure gibelera: ezen egiñ izan aiz gu baño hagitz puxantago.

        17. Isaak bada partitu zen handik eta gelditu zen Gerarko zelhaiean, eta egotu izan zen han.

        18. Eta Isaakek berriz zillhatu zituen ur phutzuak, haren aita Abrahanen denboran zillhatu zituztenak, zeñak filistindarrek tapatu baitzituzten Abraham hill ondoan: eta deithu izan zituen, haren aitak deithu zituen zituen izen berez.

        19. Isaaken muthillek bada zillhatu zuten zelhai hartan eta han aurkhitu zuten ur bizi phutzu bat.

        20. Bañan Gerarko Artzañek iharduki zuten Isaaken Artzañekiñ, ziotsatela, ura gurea da; hargatik deithu izan zuen phutzuaren izena Hesek, zeren eta iharduki baitzuten harekiñ.

        21. Ondoan zillhatu izan zuten bertze phutzu bat zeña zela kausa ere iharduki baitzuten: hargatik izan zuen haren izena, Sitnah.

        22. Orduan aldaratu zen handikan, eta zillhatu zuen bertze phutzu bat, zeña zela kausa ezpaitzuten iharduki: hargatik deithu izan zuen horren izena Rehoboth, ziotsala, orai Eternalak largoan ezarri gaituenaz geroz, berretuko gero herri huntan.

        23. Eta handik igan izan zen Beer-Szebahra.

        24. Eta Eternala agertu zitzaion gau hartan berean eta erran zuen, hire aita Abrahanen Iainkoa nauk ni, eztuala beldurrik: ezen hirekin nauk, eta bedinkatuko aut, eta berretuko diat hire ondorea Abraham ene zerbitzariaren amoreagatik.

        25. Han beraz egiñ izan zuen aldare bat, eta inbokatu zuen Eternalaren izena, eta hedatu zituen han bere tabernakleak: eta Isaaken muthillek zillhatu zuten han phutzu bat.

        26. Eta Abimelek ethorri izan zen harengana Gerartik, eta Ahusath haren adiskidea, eta Pikol haren armadako buruzagia.

        27. Bañan Isaakek erran zioten, zer arrazoñ dela kausa heldu zarete enegana, ikhusirik higintzen nauzuela, eta egorri nauzuela zuen gibelera?

        28. Eta ihardetsi izan zuten, klarki ikhusi diagu Eternala hirekin zela: eta erran diagu, izan bedi oroi iuramentua madarizionearekiñ gure artean, erran nahi da, gure eta hire artean: eta egin dezagun alientzia hirekiñ.

        29. Gaizkirik egiten baldin badarokuk hala nola guk hi ukitu ezaugun bezala eta nola ezpaitaroagu egiñ ungirik baizen eta egorri bahaugu bakean: hi orai Eternalaz bedinkatua.

        30. Egin zioten bada banket bat, eta ian eta edan zuten.

        31. Eta iaiki izan ziren goiz goizetik, eta iuramentu egin zioten batak bertzeari. Gero Isaakek bidaldu zituen, eta goan ziren harenganik bakean.

        32. Gerthatu zen egun hartan berean, Isaaken muthillak ethorri zirela eta erran ziatzatela berriak zillhatu izan zuten phutzu hartaz, erraten ziotela, aurkhitu diagu ura.

        33. Eta deithu izan zuen Szibha. Horrengatik hiriaren izena izan da Beer-Szebah gaurko egun arteraño.

        34. Esauk bada berrogoi urtheren adiñean zituen hartu emaztetzat Iudith Beeri hetiendarraren alaba eta Basmath Elon hetiendarraren alaba,

        35. zeñak izatu baitzitzaizkoten Izpirituko khirats Isaaki eta Rebekari.

 

aurrekoa hurrengoa