www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMASEI-GARREN KAPITULUA

 

Zer okhasionez Esau, bertzela Edom,
erretiratu izan den Sehirat.

9 Esauren ondokoen kontua.

20 Orobat horiendarrena: zeñen artean
deithua baita Hana mandoak aurkhitu dituena.

31 Horiendarren Erregeen kontua.

40 Orobat Esauganik iautsirikako printzeena.

 

        1. Hauk dire bada Esau Edom denaren ienerazioneak.

        2. Esauk hartu zituen bere emazteak Kanaango neskatxetarik: erran nahi da Hada Elon hetiendarraren alaba, eta Aholibama, Hanaren alaba eta Tsibhon hebiendarraren Alaba ttipia.

        3. Hartu zuen oraño Basmath Ismaelen alaba, Nebajothen arreba.

        4. Eta Hada erdi izan zitzaion Esauri Elifazez, eta Basmath erdi izan zen Behuel.

        5. Eta Aholibama erdi izan zen Iehusez, eta Iahlamez, eta Korahez. Horiok dire Esauren haurrak zeñak sorthu baitzitkaizkon Kanaango herrian.

        6. Eta Esauk hartu izan zituen bere emazteak, eta bere semeak, eta bere alabak, eta bere etxeko presuna guziak, eta bere arthalde guziak, eta bere haziendak, eta bere konkesta Kanaango herrian irabazi zuen guzia, eta goan izan zen bertze herri batetara bere anaia Iakoben gibelera.

        7. Ezen hekien ontasunak hañ haundiak baziren, non eziñ egon ahal izango baitziren elkharrekiñ eta arrotz bezala zeudezen herriak eziñ iasan ahal izango zituen hekien arthaldeak zirela kausa.

        8. Hala Esau egotu izan zen Sehirko mendian. Esau Edom da.

        9. Eta hauk dire hemen Esau Edomen aitaren ienerazioneak Sehirko mendian.

        10. Hauk dire hemen Esauren harren izenak, Elifaz Hada Esauren emaztearen semea: Behuel Basmath Esauren emaztearen seme.

        11. Elifazen haurrak izatu ziren Teman, Omar, Thsepo, Gahtam eta Kenaz.

        12. Eta Timnah Elifaz Esauren semearen emaohelaguna izatu zen, eta erdi izatu zitzaion Hamalekez Elifazi. Horiok dire hor Hada Esauren emaztearen haurrak.

        13. Eta hauk dire hemen Behuelen haurrak, Nahath, Zerah, Szamma, eta Miza. Hauk izatu ziren Basmath Esauren emaztearen haurrak.

        14. Eta hauk izatu ziren Aholibama Hanaren

alabaren haurrak, Tsibhonen alaba ttipiarenak, eta Esauren emaztearenak zeña erdi baitzitzaion Esauri Iehusez, Iahlamez, eta Korahez.

        15. Hauk dire hemen Esauren haurren dukeak Elifaz Esauren lehensorthuaren haurrenak: Teman dukea, Oman dukea, Tsefo dukea, Kenaz dukea,

        16. Korah dukea, Gahtam dukea, Hamalek dukea: horiok dire hor Elifazen dukeak Edomgo herrian: zeñak izatu baitziren Hadaren haurrak.

        17. Eta hauk dire hemen Behuel Esauren semearen haurrenak: Nahath dukea, Zerah dukea, Szamma dukea, eta Miza dukea: horiok dire hor Behuelganik ilkhirikako dukeak Edomgo herrian zeñak izatu baitziren Basmath Esauren emaztearen haurrak.

        18. Eta hauk dire hemen Aholibama Esauren emaztearen haurrenak: Iehus dukea, Iahlam dukea, Korah dukea, zeñak baitire Aholibama Manaren alaba Esauren emazteaganikan ilkhirikako dukeak.

        19. Horiok dire hor Esau Edom denaren haurrak, eta horiok dire hor hekien dukeak.

        20. Hauk dire hemen Sehir horiendarraren haurrak, zeñak herrian egotu izan baitziren, erran nahi da, Lotam, Szobal, Tsibhon eta Hana.

        21. Diszon, Etser, eta Diszan: zeñak baitire horiendarren dukeak, Sehirren haurrak Edomgo herrian.

        22. Eta Lotanen haurrak, izatu ziren Hori eta Hemam: eta Timnah zen Lotanen arreba.

        23. Eta hauk dire hemen Szobalen haurrak erran nahi da Haluan, Manahath, Hebal, Szefo, eta Onam.

        24. Eta hauk dire hemen Tsibhonen haurrak Aja, eta Hana. Hana hau da desertuan mandoak aurkhitu izan zituen hura, bere aita Tsibhonen astoak lan eragiten zituen orduan.

        25. Eta hauk dire hemen Hanaren haurrak, Diszon, eta Aholibama Hanaren alaba.

        26. Eta hauk dire hemen Disganen haurrak, erran nahi da Hemdan, Eszban, Lithran, eta Keran.

        27. Eta hauk dire Etseren haurrak, erran nahi da, Bilhan, Zahauan, eta Hakan.

        28. Eta hunako hauk dire Diszanen haurrak, erran nahi da, Huts, eta Aran.

        29. Hunako hauk dire horiendarren dukeak, Lotan dukea, Szobal dukea, Tsibhon dukea, Hana dukea,

        30. Diszori dukea, Etser dukea, Diszan dukea. Horako horiok dire horiendarren dukeak, nola baitziren duke ezarriak Sehirko herrian.

        31. Eta hunako hauk dire Edomgo herrian erregiñatu izan duten Erregeak, Errege batek Israeleko haurren gañean erregiña zezan baño lehenago.

        32. Belahk bada Behorren semeak erregiñatu izan zuen Edomen, eta haren hiriaren izena zen Dinhaba.

        33. Eta Belah hill izan zen, eta Iobab Botsrako, Zerahren semeak erregiñatu zuen haren lekhuan.

        34. Eta Iobab hill izan zen, eta Huszam, temanitarren herrikoak erregiñatu izan zuen haren lekhuan.

        35. Eta Huszam hill izan zen, eta Hadad Bedaden semeak erregiñatu zuen haren lekhuan, zeñak garaitu baitzuen Madian Moabeko lurrean: eta Hauith zen haren hiriaren izena.

        36. Eta Hadad hill izan zen, eta Masrekako Samlak erregiñatu zuen haren lekhuan.

        37. Eta Samla hill izatu zen, eta Szaul ibaia Reho-Bothekoak erregiñatu zuen haren lekhuan.

        38. eta Szaul hill izan zen, eta Bahal-hanan Hakboren semeak erregiñatu zuen haren lekhuan.

        39. Eta Bahal-hanan Hakboren semea hill izan zen, eta Hadarek erregiñatu zuen haren lekhuan: eta Pahu zen haren hiriaren izena eta haren emaztearen izena Mehetabeel, zeña baitzen Matreden alaba, eta Mezahaben alaba ttipia.

        40. Eta hunako hauk dire Esauren dukeen izenak bere famillen arabera, bere lekhuen arabera, bere izenen arabera: Timnah dukea, Halua dukea, Ieteth dukea,

        41. Aholibama dukea, Ela dukea, Pinon dukea,

        42. Kenaz dukea, Teman dukea, Mibtsar dukea,

        43. Magdiel dukea, eta Hiram dukea. Horrako horiok dire Edomgo dukeak bere egoitzen arabera bere posesioneko herrian. Esau da Edomeren aita.

 

aurrekoa hurrengoa