www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIETA HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Iosep maitatua beregainki bere aita Iakobez

4 eta higuindua bidegabeki bere anaiez.

5 Bere bi ametsak kondatu eta
higindua da gehiago hetaz.

18 Hargatikan erresolitzen dute haren hiltzera.

21 Rubenek debekatu izan ez-palitu

26 gero Iudaren kontseilluz
saltzen diote ismaelitar batzuei,

28 zeñek eramaten baitute Ejiptura.

31 Azkenean eztaltzen diote bere egiña
dohakabeki bere aita Iakobi

34 zeñak siñetsirikan hil zela Iosep
hartu baitzuen tristezia haundi bat.

 

        1. Iakob bada haren aita arrotz bezala egotu izan zen herrian egotu izatu zen, erran nahi da Kanaango herrian.

        2. Hunako hauk dire Iakoben ienerazioneak. Iosepek hamazazpi urtheren adiña zuela lan eragiten zituen bere anaiekiñ arthaldeak, eta muthill gaztea zen Bilharen haurren artean eta Zilparen haurren artean, haren aitaren emazteak. Eta Iosepek salatu ziotzan bere aitari hekien hitz gaxto laidagarriak.

        3. Eta Israelek maite zuen Iosep bere bertze seme guziak baño gehiago, zeren eta bere zahartzean izatu baitzuen, eta egiñ izan zioen arropa pinkardatu bat.

        4. Eta bere anaiek ikhusirikan aitak maite zuela hek guziak baño gehiago, higintzen zuten, eta ezin mintza ahal zekioten hari emeki.

        5. Eta Iosepek egiñ izan zuen amets bat zeña deklaratu baitzioten bere anaiei, hargatikan higindu izan zuten oraño hanbatenaz gehiago.

        6. Erran zioten bada, entzun zazue, othoizten zaituztet, egiñ izan dudan amets hau:

        7. Horra, ogizamak amarratzen gintuen larrean, eta orduan ene ogizama altxatu izan zen eta egotu zen xuxen: eta horra zuen ogizamek inguratu zuten, eta ahuspez iarri izatu ziren ene ogizamaren aitziñean.

        8. Eta bere anaiek erran izan zioten, erregiñatuko uke beraz egiazki gure gañean? edo errealki gure nausi izango baldin bahintz? Hala higindu izan zuten oraño gehiago haren amets eta hitzak zirela kausa.

        9. Berriz egiñ izan zuen bertze amets bat eta kondatu zioten bere anaiei, ziotsatela, horra, egin dut oraño amets bat: eta horra iguzkia eta illhargia eta hemeka izar iarri izan ziren ahuspez ene aitziñean.

        10. Eta kondatu zioen orduan bere aitari eta bere anaiei, bere aitak erreprehenditu zuen, eta erran zioen, zer da egiñ izan duan amets hori? Ethorri beharko bide diagu nik eta hire amak eta hire anaiek lurrean ahuspez iartzera hire aitziñean?

        11. Eta haren anaiek inbidia izatu zuten haren kontra: bañan haren aitak guardatzen zuen perpaus hori.

        12. Haren anaiak bada goan izan ziren bazkeragitera bere aitaren arthaldeak Sikemen.

        13. Eta Israelek erran zioen Iosepi, hire anaiek eztute bazkeragiten Sikemen? Athor, egor azadan hekiengana. Eta ihardetsi izan zioen huna ni hemen.

        14. Eta erran zioen, oha orai begira zak ea hire anaiak eta arthaldeak ungi diren, eta iakiñaraz diezadak. Hala egorri izan zuen Hebrongo zelhaietik, eta ethorri izan Sikemeraño.

        15. Eta gizon batek aurkhitu izan zuen larrez larre errebelaturik zebillala, eta gizon hark galdetu zioen, erraten zioela, zeren billha abilla?

        16. Eta ihardetsi izan zuen, neure anaien billha niabillak: othoizten aut, erakuts diezadak non bazkeragiten duten.

        17. Eta gizonak erran zuen, partitu dituk hemendik: ezen aditu diat erraten zutela, goazen Dothainara. Eta Iosep goan zen bere anaien ondoan, eta ediren izan zituen Dothainen:

        18. Eta ikhusi izan zuten urrundik. Eta hekienganik hurbildu baño lehen, phentsatu izan zuten haren kontra haren hiltzera.

        19. Eta erran zioten batak bertzeari, horra, nausi ametsegille hori badathor.

        20. Orai beraz zatozte, eta hil dezagun, eta aurthik dezagun phutzu horiotarik batetara: eta erranen diagu, bestia gaxto batek iretsi izan du: eta ikhusiko diagu zer egingo diren haren ametsak.

        21. Eta Rubenek entzun zuen hori, eta libratu izan zuen hekien eskuetarik, ziotsala, eztiozogun khen bizia.

        22. Gehiago Rubenek erran zioten, eztezazuela isur odola: aurthik zazue, desertuan den phutzu hortara, eta eztezazuela eman eskua horren gañean: hekien eskuetarikan libra zezantzat, bihurrarazitzeko bere aitagana.

        23. Iosep bada bere anaiengana ethorri zen bezain sarri, erauntzi izan zioten bere arropa, haren gañean zen arropa pinkardatu hura.

        24. Eta hartu izan zuten, eta etxatu zuten phutzura: bañan phutzua hutsa zen, eta etzen han urik.

        25. Gero iarri izan ziren ogia iateko. Eta bere begiak altxaturik begiratu izan zuten eta horra bidearen gañeko ismaelitar tropela bat, Galaadetik heldu zena, eta hekien kameluek drogak zakharzketen, eta baltsamua, eta mirra, eta hori Ejiptura eramateko zihoazen.

        26. Eta Iudak erran zioten bere anaiei, zer irabazi izango da, geure anaia hiltzen badugu eta estaltzen haren odola?

        27. Zatozte, eta sal diozoguten ismaelitar horioi, eta gure eskua eztadiñ izan horren kontra: ezen gure anaia, gure haragia duk, eta bere anaiek obeditu zuten.

        28. Eta nola merkatari madianitarrak iragaten baitziren, atheratu izan zuten eta iganarazi zuten Iosep phutzutikan, eta saldu izan zioten ismaelitarrei hogoi zillhar pheza; eta horiok eraman izan zuten Iosep Ejiptura.

        29. Gero Ruben bihurtu zen phutzura, eta horra, Iosep etzen gehiago phutzuan: orduan zathikatu zituen bere tresnak.

        30. Eta bihurtu zen bere anaietara, eta erran zuen, haurra ezta aurkhitzen eta ni, ni nora goango naiz?

        31. Eta hartu zuten Iosepen arropa, eta hill izan zuten akher bat ahuntzen artetikan, eta odolztatu izan zuten arropa.

        32. Eta egorri zuten arropa pinkardatua, eta ekharrarazi zioten bere aitari, eta erran zuten, aurkhitu diagu hau: ezagutzak orai ea hire semearen arropa den, ala ez.

        33. Eta ezagutu izan zuen, eta erran zuen, ene semearen arropa da; bestia gaxto batek deboillatu izan du: egiazki Iosep zathikatua izan da.

        34. Eta Iakobek zathikatu zituen bere tresnak, eta ezarri zuen zakhu bat bere errañen gañean eta ekharri izan zuen dolua bere semearen gañean hauñitz egunez.

        35. Eta haren seme eta alaba guziak ethorri ziren haren kontsolatzera: bañan errefusatu zuen kontsolazione guzia eta erran zuen, egiaz iautsiko naiz dolua dakharkedala hobira ene semeagana. Hala nigar egiten zioen.

        36. Eta madianitarrek saldu zioten Ejiptuan Potifar Faraonen ganbarazañari iauregiko prebostari.

 

aurrekoa hurrengoa