www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Iakob eri datzala bisitatua da Iosepez,

3 zeña orhoitarazitzen baitu

Iainkoak egiñ izan ziotzan promesez.

5 Eta hautatzen ditu haren bi haurrak

bere haurtzat, primu izan daitezentzat

orobat haren bertze haurrekiñ.

8 Gero hei musu eman eta bedinkatzen ditu,

ezartzen duela Efraim Manaseren aitziñean.

21 Eta erraten du aitziñetik bere ondorearen librantza.

 

        1. Gerthatu zen bada, gauza horion ondoan erran zitzaiola Iosepi, horra, hire aita eri duk. Orduan hartu zituen bere bi semeak berekiñ, erran nahi da Manase eta Efraim.

        2. Eta berria ekharri izatu zitzaion eta erran Iakobi, horra, Iosep, hire semea hiregana heldu dena: Israel bada entsaiatu zen, eta iarri ohe gañean.

        3. Gero Iakobek erran zioen Iosepi, Iainko borthitz, guziz puxanta agertu ziaitak niri Luzen Kanaango herrian eta bedinkatu niauk:

        4. Erraten darotala, horra, berretaraziko aut eta hauñitz egiñaraziko, eta izanaraziko aut poblu bilduma bat eta emanen zioat herri hura hire ondoreari hire ondoan sekulako posesionetzat.

        5. Orai bada hire bi haur Ejiptuko herrian sorthu zaizkianak, ni harat hiregana ethorri nintzen baño lehen, eneak dituk, Efraim eta Manase eneak izango dituk Ruben eta Simeon bezala.

        6. Ordean lerro segida hekien ondoan enjendratuko duana, izango duk hirea: eta deithuak izango dituk bere anaien izenaren arabera bere primutasunean.

        7. Eta Paddandik nindathorrenean, Rakel hil ziaitaan Kanaango herrian bidean, etzela gelditzen gehiago zenbeit herri espazio ttipi inguru baizen Efratara ethortzeko: eta han ehortzi nian Efratko bidean, zeña baita Beth-lehem.

        8. Gero Israelek ikhusi zituen Iosepen semeak, eta erran zuen: nor dire hauk?

        9. Eta Iosepek ihardetsi zioen bere aitari: hauk dituk ene semeak, Iainkoak hemen eman darozkidanak. Orduan erran zuen, ekhar dietzakidak, othoizten aut, bedinka detzadantzat.

        10. Ordean Israelen begiak pisatu ziren zahartasunez, halako maneraz non eziñ ikhus baitzekaken, eta hurbillarazi zituen beregana, eta musu eman zioten, eta besarkatu zituen.

        11. Eta Israelek erran zioen Iosepi, ez nian uste ikhusi sekulan hire bisaia: eta horra, Iainkoak ikhusarazi ziautak eta hi eta hire lerro segida ere.

        12. Eta Iosepek erretiratu zituen haren belhaunetarik, eta iarri zen ahuspez bisaia lurraren kontra.

        13. Iosepek beraz hartu zituen hek biak, Efraim bere eskuñean, Israelen ezkerretik, eta Manase bere ezkerrean Israelen eskuñetik: eta hurbillarazi zituen harengana.

        114. Eta Israelek aitzindu zuen bere esku eskuña eta ezarri Efraimen buruaren gañean zeña baitzen ttipiena, eta bere ezkerra Manaseren buruaren gañean: bere eskuak alde batetik bertzera berariaz ekhartzen zituela ezen Manase zen lehensorthua.

        15. Eta bedinkatu zuen Iosep erraten zuela, Iainkoak noren bisaiaren aitziñean ibilli baitire ene aitak Abraham eta Isaak, Iainkoak, izatean naizenetik gaurko egun hau artereraño bazkatzen nauenak.

        16. Aingeruak gaitz guzietarik begiratu nauenak, bedinka detzala haur hauk. Eta ene izena eta ene aita Abrahan eta Isaken izena, izan dadillala deithua horion gañean, eta egin daitezela hauñitz arrañak bezala, berretzen direla lurrean.

        17. Orduan Iosepek ikhusirik haren aitak ematen zuela bere esku eskuña Efraimen buruaren gañean, hori desagradatu zitzaion, eta altxatu azpitik bere aitaren eskua aldaratzeko Efraimen buruaren gañetik Manaseren buruaren gañera.

        18. Eta Iosepek erran zioen bere aitari, eztuk horrela, ene aita: ezen hunako hau duk lehensorthua: emak hire esku eskuña hunen buruaren gañean.

        19. Bañan haren aitak errefusatu zuen, ziotsala, bazeakiat hori semea, bazeakiat, hori ere egingo duk poblu bat, eta oraño izango duk haundia: bañan guziarekiñ ere horren anaia ttipiena hori baño haundiago izango duk, eta haren ondorea izanen duk nazione abundantzia bethea.

        20. Egun hartan bedinkatu zituen, erraten zuela, Israelek bedinkatuko dik hitan diotsala, Iainkoak egiñ azala Efraim eta Manase bezalako eta eman zuen Efraim Manaseren aitziñean.

        21. Berriz Israelek erran zioen Iosepi, horra, hiltzera nihoak: bañan Iainkoa zuekiñ izanen duk, eta bihurraraziko zaituzte zuen aiten herrira.

        22. Eta ematen daroat parte bat hire anaiei baño gehiago, zeña hartu izan baitiat ene ezpata eta balestarekiñ amorhearren eskutikan.

 

aurrekoa hurrengoa