www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Abrahanek bereganatzen ditu aingeruak
9 zeñek erreberritzen baitiote Sarari Isaakezko promesa.
12 Zeñetaz hura hirri egiñ eta erreprehenditua baita Iaunaz.
10 Sodomaren destrukzione hurbilla.
Eternalak Abrahani deklaratu eta othoitz egiten du
Abrahanek Iainkoak destruitu nahi zituen hirientzat,
han aurkhi ahal bazitezen kasuan hamar gizon prestutaraño.

 

        1. Gero Eternala agertu zitzaion hari Mamreko lekhu zelhaietan nola iarririk baitzegoen tabernakleko athean eguneko beroan.

        2. Ezen bere begiak altxatzen zituela begiratu zuen: eta horra, hirur personaia zihatozen harengana eta hark, hek ikhusi eta laster egin zuen hekien aitziñera tabernakleko athetik, eta ahuspez iarri izan zen lurrean.

        3. Eta erran izan zuen, ene Iauna, othoizten aut, aurkhitu baldin badut grazia hire baithan, ezadillala iragan, othoizten aut, hire muthillaz haratago.

        4. Har bezate, othoizten zaituztet, ur xorta bat eta garbitzatzue zuen oñak: gero errepausa zaitezte arbola baten azpian.

        5. Eta ekharriko dut ogi pozin bat, zuen bihotza borthitz dezazuentzat: ondoan gero iraganen zarete haratago: ezen hargatik zarete iragan zuen muthillagana, eta hek erran zuten, egik erran duan bezala.

        6. Abraham bada goan izan zen laster tabernaklera Sararengana eta erran zuen, khexa adi, hartzatzik hirur neurri irin lore, orhatzak eta egitzik ophillak.

        7. Gero Abrahan kurri goan zen arthaldera, eta hartu zuen xahal samur, eta on bat eta eman zioen muthill bati zeña khexatu baitzen haren alogatzera.

        8. Gero hartu zuen burra eta esnea eta xahal alogatu zutena, eta ezarri zuen hekien aitziñean. Hura ere hekien ondoan zegoen arbolaren azpian, eta ian zuten.

        9. Eta erran zioten, non da Sara hire emaztea? eta ihardetsi zuen, hara non den tabernaklean

        10. Eta hekien arteko batek erran zuen, eztiat faltatuko bihurtzera hiregana denbora huntan berean non baikare: eta horra, Sara hire emazteak izanen dik seme bat. eta Sarak entzuten zuen haña tabernakleko athean, zeña baitzen haren gibelean.

        11. Bañan Abraham eta Sara zaharrak ziren, eta aintzinduak adiñean halako maneraz non Sarak ezpaitzuen gehiago emazteak izatera kostumatu duten hura.

        12. Eta Sarak hirri egin zuen bere baithan, ziotsala, zahartu eta, izanen dut nik atsegiñik? Gehiago ene Iauna zaharra da.

        13. Eternalak erran zioen Abrahani, zergatik hirri egin du Sarak, erraten duela, bañan egiaz haurra egingo dut nik, ikhusirik zahartu naizela?

        14. Bada gauza batere Eternalari gorderizakorik? Bihurtuko nauk hiregana sasoñ huntan denbora huntan berean non baikare eta Sarak izanen dik seme bat.

        15. Sarak ukhatu zuen, ziotsala, eztiat hirri egiñ: ezen beldurtu zen. Eta erran zuen, eztun horrela: ezen hirri egin dun.

        16. Gero personaia hek altxatu ziren handik, eta begiratu zuten Sodoma aldera: eta Abraham hekiekiñ goaten zen, laguntzen zituela,

        17. eta Eternalak erran zuen, estaliko Abrahani egitera nohan gauza?

        18. Ikhusirik Abraham, egin behar dela egiazki nazione haundi eta borthitz bat eta hartan izango direla bedinkatuak lurreko nazione guziak?

        19. Ezen badakusat manatuko diotela bere haurrei, eta bere etxeari bere ondoan, begira dezatela Eternalaren bidea, egiteko iustu eta zuzen dena: Eternalak ethor eragin detzan Abrahanen gañera erran diotzan gauza guziak.

        20. Eta Eternalak erran zuen egiaz Sodoma eta Gomorrako oihua haunditu da, eta hekien bekhatua hagitz pisatu da.

        21. Iautsiko naiz orai, eta ikhusiko dut, erran nahi da, ea egin duten osoki enegana ethorri izan den oihuaren arabera, eta horrela baldin bada, iakingo dut.

        22. Personaia hek bada handik bihurtzen zirela bazihoazen Sodoma aldera bañan Abraham egotu oraño Eternalaren aitziñean

        23. eta Abraham hurbildu zen eta erran zuen, desegiñen duk orobat iustua gaxtoarekiñ?

        24. Benturaz baituk berrogoi eta hamar iustu hirian barna, hek ere desegingo dituk? eztiok barkhatuko hiriari han izanen diren berrogoi eta hamar iustuengatik?

        25. Eztakiala gertha egin dezakala horlako gauza bat hill eragin dezakala iustua gaxtoarekiñ eta izan dadillala iustua gaxtoa baño ez gehiago ez gutiago. Eztakiala gertha, zioat. Lur guzia iuiatzen duenak eztu egiñen iustizia.

        26. Eta Eternalak erran zuen, aurkhitzen baldin baitut Sodoman berrogoi eta hamar iustu hirian barna, barkhatuko diot lekhu guziari hekien amoreagatik.

        27. Eta Abrahanek ihardetsi zuen, ziotsala, horra orai hartu diat ausartzia mintzatzeko Iaunari, herrauts eta hauts naizelarik.

        28. Benturaz eskas izanen dituk bortz berrogoi eta hamar iustuetarik, hondatuko duk hiri guzia bortzengatik? eta ihardetsi zioen, eztiat hondatuko, han aurkhitzen baldin baitut hetarik berrogoi eta bortz.

        29. Abrahanek persegitu zuen hari mintzatzera, ziotsala, beharbada aurkhituko dire han hetarik berrogoi? eta erran zuen, eztiat egingo berrogoien amoreagatik.

        30. Eta Abrahanek erran zuen, othoi Iauna estadillala hasarra, eta mintzatuko nauk: beharbada aurkhituko dire hetarik hogoi eta hamar? Eta erran zuen eztiat egingo, han hetarik hogoi eta hamar aurkhitzen baldin baitut.

        31. Eta Abrahanek erran zuen, horra orai hartu diat ausartzia Iaunari mintzatzeko: benturaz aurkhituko dire hogoi? Eta erran zuen eztiat hondatuko hogoien amoreagatik.

        32. Eta Abrahanek erran zuen, othoi Iauna eztadillala hasarra, eta mintzatuko nauk solament aldi huntan beharbada aurkhituko dire han hetarik hamar? Eta erran zuen, eztiat hondatuko hamarren amoreagatik.

        33. Eta Eternala goan izan zen akhabatu zuen orduan Abrahanekiñ mintzatzea. Eta Abrahan bihurtu izantzen bere lekhura.

 

aurrekoa hurrengoa