www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAURGARREN KAPITULUA

 

Kaiñen eta Abelen sortzea.
4 Abelen sakrifizioa errezebitua,
eta Kaiñena arbuiatua:
8 Horrengatik Kaiñek despitaturik
hiltzen du bere anaia.
11 Iainkoren madarizionea Kaiñen gañean,
bizia ordean salbo uzten dioela.
17 Kaiñen ondokoak eta hekien bizitzeko traña.
25 Sethen baithan bedinkaturikako
hazia kontinuatua da.

 

        1. Adamek bada ezagutu zuen bere emaztea, zeñak konzebitu baitzuen, eta erdi baitzen Kaiñez, eta erran baitzuen, izatu dut gizon bat Eternalaganik.

        2. Eta berriz erdi izantzen haren anaia Abelez.

        3. Gerthatu zen bada zenbeit denboraren buruan ofrendatu zioela Kaiñek Eternalari lurreko fruitu ofrenda.

        4. Eta Abelek ere ofrendatu zioela bere arthaldeko lehensorthuetarik eta hekien gizenetik eta Eternalak begiratu zioen Abeli eta haren ofrendari.

        5. Bañan etzioen begiratu Kaiñi ez eta haren ofrendari ere: eta Kain despitatu zen hagitz, eta haren bisaia beheratu zen.

        6. Eta Eternalak erran zioen Kaiñi, zergatik despitatu aiz? eta zergatik beheratu da hire bisaia?

        7. Ungi egiten baldin baduk ezta errezibitua izango? bañan ungi egiten ezpaduk bekhatua athean ziagok. Haren gutiziak bada hiregana zihoazek eta haren gañean erregiñatzen duk.

        8. Eta Kain mintzatu zen bere anaia Abelekiñ. Eta nola larrean baitziren, altxatu zen Kaiñ bere anaia Abelen kontra eta hiltzuen.

        9. Eta Eternalak erran zioen Kaiñi, non da Abel hire anaia? zeñak ihardetsi baitzuen, etzeakiat, ene anaiaren guarda naiz ni?

        10. Eta erran zuen Iainkoak, zer egin duk? hire anaiaren odolaren boza lurretik oihuz ziagotak niri.

        11. Orai bada madarikatua izango aiz lurreko aldetik ere, zeñak ideki baitu bere ahoa errezibitzeko hire eskutik hire anaiaren odola.

        12. Lurra iorratuko duan orduan, eztarok errendatuko gehiago bere berthutea: oraño herratuturik ihesi ibilliko aiz lurraren gañean.

        13. Eta Kaiñek erran zioen Eternalari: nik iasan ahal dezakedan baño handiago da ene punizionea.

        14. Horra, khasatu nauk egun lur hunen gañetik, eta gorderik egongo nauk hire bisaiaren aitziñetik: eta herraturik ihesi ibilliko nauk lurraren gañean eta gerthatuko duk nork ere aurkhituko bainau eta hark hillen nauela.

        15. Eta Eternalak erran zioen: horrengatik nork ere hillen baitu Kaiñ, Kain mendekatua izango da zazpi aldiz bietan. Hala Eternalak ezarri zuen señale bat Kaiñen baithan nork ere aurkhituko baitzuen eta hark hill etzezantzat.

        16. Eta Kaiñ ilkhi zen kanpora Eternalaren aitziñetikan eta egotu izantzen Nodko herrian Hedengo oriente aldean.

        17. Gero Kaiñek ezagutu zuen bere emaztea, zeñak konzebitu baitzuen eta erdi izan baitzen Henokez, eta egiñ izan zuen hiri bat: eta deithu izan zuen hiriaren izena Henok bere semearen izenaz.

        18. Gero Hirad sorthu zitzaion Henoki, eta Hiradek enjendratu zuen Mehuiael, eta Mehuialek enjendratu zuen Methuszael eta Methuszaelek enjendratu zuen Lemek.

        19. Eta Lemekek hartu zituen bi emazte: bataren izena zen Hada eta bertzearen izena Tsilla.

        20. Eta hada erdi izatu zen Iabalez, zeña izatu baitzen xoletan daudezenen eta artzañen aita.

        21. Eta haren anaiaren izena izatu zen Iubal, zeña izatu baitzen xirribika eta organo iotzaille guzien aita.

        22. Eta Tsilla ere erdi izan zen Tubalkaiñez, zeña izatu baitzen kobre eta burdiñ errementa guzien olhagizona, eta Tubalkaiñen arreba izan zen Nahama.

        23. Eta Lemekek erran zioten Hada eta Tsilla bere emazteei, Lemeken emazteak, adi zazue ene boza, entzun zazue ene hitza: hillen dut gizon bat nik zaurthurikan oraño gizon gazte bat, nik kolpatu eta.

        24. Ezen Kain mendekatua izaten baldin bada zazpi aldiz bietan: Lemek mendekatua izango da hirurhogoi eta hamazazpi aldiz.

        25. Eta Adamek ezagutu zuen oraño bere emaztea, zeña erdi izan baitzen seme batez, eta deithu zuen haren izena Seth: ezen Iainkoak diotsa, eman darot bertze ume bat Abelen orde zeña hill baitu Kaiñek.

        26. Eta Sethi ere sorthu zitzaion seme bat eta deithu zuen haren izena Enos. Orduan hasi izan ziren Eternalaren izena deitzen.

 

aurrekoa hurrengoa