www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA BATGARREN KAPITULUA

 

Farao bi amets egiñ

8 eta eziñ aurkhitu ahal izanez

nork esplika zetzan

9 abertitzen dute Iosepez:

14 zeña erakhartzen baitu bere aitziñera.

25 Iosepek esplikatzen diotza ametsak Faraoni,

33 eta ematen dio kontseillu on bat

ethorkizuneko goseteari probeditzeko.

37 Hargatik okhasione hortaz ezarria da

Erregez Ejiptuko gobernadore.

45 Iosepek, emaztea hartu eta harenganik

izaten ditu bi haur gosetea ethorri baño lehen.

53 Zeña hastean, errepartitzen diote ejiptuarrei

ogia egiñ izan zuen probisionetikan.

 

        1. Ordean gerthatu zen bi urthe osoen buruan, Faraonek amets egin zuela, eta iduritzen zitzaiola ibaiaren ondoan zela.

        2. Eta horra, zazpi xahal gazte ikhusteko eder, gizen eta ioriak, igaten ziren ibaietik kanpora eta iaten hari ziren lur urtsuetan.

        3. Eta horra, bertze zazpi xahal gazte ikhusteko itsusi, eta meheak igaten ziren ibaietik kanpora bertzeen ondotikan, eta bertze xahal gazteen aldean ziren ibaiaren xirripan.

        4. Eta xahal gazte, ikhusteko itsusi eta meheek ian izan zituzten zazpi xahal gazte ikhusteko eder eta gizenak. Orduan iratzarri izan zen Farao.

        5. Gero loakhartu izan zen, eta egin zuen amets bigarrenean, eta iduritzen zitzaion zazpi ogiburu bihitsu eta eder ilkhitzen zirela pipa batetarik.

        6. Gero iduritzen zitzaion bertze zazpi ogiburu mehar eta orienteko haizeaz iharturikako ilkhitzen zirela hekien ondotikan.

        7. Eta zazpi ogiburu meharrek iretsi zituzten zazpi ogiburu bihitsu eta betheak. Orduan iratzarri zen Farao. Eta horra ametsa.

        8. Gerthatu zen goizean haren izpiritua ikharatu zela, hargatikan egorri izan zuen deitzera Ejiptu-majiziano eta zuhur guziak, eta kondatu ziotzaten bere ametsak: bañan etzen nihorere esplika ziotzokonik.

        9. Kopemaille haundia mintzatu zitzaion Faraoni, ziotsala, orhoitzen nauk egun ene ofentsez.

        10. Farao hagitz hasarratu zen orduan bere sehien kontra eta guarderagin gintuenean ogi-iabe nausia eta ni iauregiko prebostaren etxean:

        11. Orduan hark eta nik egin gindian amets bat gau batez, batbederak egiten zuela amets bere ametsaren esplikazionearen arabera.

        12. Eta han zuan gurekien muthill hebrear bat iauregiko prebostaren zerbitzaria, eta kondatu giñozkaan, eta esplikatu ziarozkiguan gure ametsak, esplikatzen diotzatela batbederari bere ametsaren arabera.

        13. Eta gerthatu zen nola ere esplikatu baitzarokun eta hala egiñ izatu zela. Hori da Erregek bihurrarazi ninduela neure estatura, eta urkharazi zuela bertzea.

        14. Faraok bada bidaldu zuen Iosepen deitzera, eta berehala ilkhiarazi zuten phutzutik, eta mozhtu zuten, eta ganbiatu ziotzaten bere tresnak, gero ethorri izan zen Faraonengana.

        15. eta Faraonek erran zioen Iosepi, egin diat amets bat, eta eztuk bat esplikatzen duenik. Bañan entzun diat erraten hitaz, aditzen dituala ametsak, hekien esplikatzeko.

        16. Eta Iosepek ihardetsi zioen Faraoni, erraten zuela, Iainkoak ni gabetanik ihardetsiko du Faraonen prosperitateari dagokana.

        17. Eta Faraonek erran Iosepi, nola amets egiten bainuen, iduritzen zitzaitan ibaiaren xirripa ondoan nintzela.

        18. Eta horra, zazpi xahal gazte, gizen eta lori eta thaillu ederretako igaten ziren ibaiatik kanpora, eta iaten had ziren lur ursuetan.

        19. Eta horra, bertze zazpi xahal gazte igaten ziren hekien ondotik haiñ meharrak eta hain thaillu itsusitakoak, eta hain meheak non ezpainuen ikhusi izatu hek bezalakorik itsustasunez Ejiptuko herri guzian.

        20. Bañan xahal gazte mehe eta itsusiek iretsi zituzten lehenbiziko zazpi xahal gazte gizeñak:

        21. Zeñak ethorri izan baitziren hekien barrenera, nihork ere ikhusi gabe hara ethorri izan zirela: ezen hain zituan itsusi ikhusteko nola hastean. Orduan iratzarri ninduan.

        22. Ikhusi nian oraño ametsetan, eta iduritzen ziaitaan zazpi ogi buru ilkhitzen zirela pipa batetarik, betheak eta ederrak.

        23. Gero horra, zazpi ogiburu ttipi, mehar eta orienteko haizeak iharturikakoak, zeñak ilkhitzen baitziren ondotik.

        24. Bañan ogiburu meharrek iretsi zitiztian zazpi ogiburu ederrak. Eta erran zioteat majizianoei, bañan batek ere etziarotak deklaratu.

        25. Eta Iosepek ihardetsi zioen Faraoni, Faraonek egin duen ametsa eztuk gauza bera baizen. Iainkoak deklaratu ziok Faraoni egitera dohan hura.

        26. Zazpi xahal ederrak dituk zazpi urthe: eta zazpi ogiburu ederrak dituk zazpi urthe: amets bat duk hori.

        27. Eta zazpi xahal gazte mehe eta itsusi hekien ondotik igaten zirenak zazpi urthe dituk: eta zazpi ogiburu huts eta orienteko haizeak iharturikakoak izanen dituk zazpi gosete urthe.

        28. Hori duk Faraoni erran diodana, erran nahi da, Iainkoak Faraoni ikhusarazi dioela egitera dohan hura.

        29. Horra, zazpi urthe heldu dituk zeñetan izango baituk abundantzia haundi bat Ejiptuko herri guzietan.

        30. Eta urthe hekien ondoan altxatuko dituk zazpi gosete urthe. Orduan ahantzia izango duk abundantzia hori guzia Ejiptuko herrian eta goseteak kontsumituko dik herria.

        31. Eta eztitek ezagutuko gehiago abundantzia hori herrian ondotik ethorriko den gosete hura dela kausa: ezen hagitz haundia izango duk.

        32. Eta Faraonek ametsa bi aldiz egin duenaz bezanbatean: hori duk dela gauza arrastatua Iainkoaz eta Iainkoa khexa dela haren konplitzera.

        33. Orai bada Faraonek probedi beza gizon aditu eta zuhur batez eta ezar beza haña Ejiptuko herriaren gañean.

        34. Faraonek egin beza hau ere: ezar betza komesarioak herriaren gañean, eta har beza Ejiptuko herriko errentaren bortzgarrena zazpi abundantzia urtheren iraun denboran.

        35. Eta bill betzate ethorriko diren urthe on hetako ianhari guziak, eta bill bezate ogia Faraonen eskuaren azpian neurrimendutzat hiritara, eta begira bezate.

        36. Eta izango dire ianhari hek herriko probisionetzat Ejiptuko herrian izango den zazpi urthetako gosete iraun denboran herria gosetez akhabatua izan eztadintzat.

        37. Eta gauza agradatu zitzaion Faraoni, eta haren zerbitzari guziei.

        38. Eta Faraonek erran zioten bere zerbitzariei, aurkhi ahal giñezake gizon bat hau bezalakoa, zeñetan izan dadiñ Iainkoaren izpiritua.

        39. Gero Faraonek erran zioen Iosepi Iainkoak eman daroanaz geroz hauk guzien ezagutzeko dohaña, eztuk hi bezalako presuna aditu eta zuhurrik.

        40. Hi izanen aiz ene etxearen gañean, eta ene poblu guziak musu emanen darok ahoan: solament hi baño haundiago nauk tronuz.

        41. Hortaz gehiago Faraonek erran zioen Iosepi, begira zak ezarri aut Ejiptuko herri guziaren gañean.

        42. Faraonek bada atheratu zuen bere erreztuna bere eskutik, eta eman zuen Iosepen eskuan, eta beztiarazi zuen liñho fiñezko tresnez eta eman zuen urrelephoko bat haren lephoan,

        43. eta iganarazi zuen haren orgaren ondoan bigarrena zen orgara eta oihu egiten zuten haren aitziñean, belhaurika beitez: eta ezarri izan zuen Ejiptuko herri guziaren gañean.

        44. Eta Faraonek erran zioen Iosepi. Farao nauk ni, bañan hi gabetanik eztik nihork ere altxatuko bere eskua ez bere oña Ejiptuko herri guzian.

        45. Eta Faraonek deithu zuen Iosepen izena Tsafenath-Pahaneah: eta eman izan zioen emaztetzat Asenath Potiferah ongo gobernadorearen alaba. Hala Iosep goan izan zen Ejiptuko bazterretara

        46. eta Iosepek hogoi eta hamar urtheren adiña zuen, presentatu izan zen orduan Farao Ejiptuko Erregeren aitziñean. Eta Erregeren presentziatik partiturikan, iragan izan Ejiptuko herri guzien artetikan.

        47. Eta lurrak ekharri zuen frankiaz zazpi urthetako abundantzia iraun denboran.

        48. Eta Iosepek biri billkatu zituen, Ejiptuko herrian izatu ziren zazpi urthetako ianhari guziak, eta ezarri zituen ianhariak hirietan, erran nahi da, hiri bakhotx batean inguruko lurreko ianhariak.

        49. Iosepek bada biri billkatu zuen xoill hagitz ogi franko itsasoko harea bezala: halako maneraz non gelditu baitziren kondatzetik, zeren eta konturik gabe baitzen.

        50. Eta lehenbiziko gosete urthea, ethorri baño lehen, sorthu zitzaizkon bi haur Iosepi, zeñak Asenath Potiferah ongo gobernadorearen alabak egin baitziotzan.

        51. Eta Iosepek deithu zuen lehensorthuaren izena, Manase: ezen Iainkoak, ziotsan, ahantzarazi darot ene neke guzia, eta ene aitaren etxe guzia.

        52. Eta deithu zuen bigarrenaren izena, Efraim, ezen Iainkoak, ziotsan, berretarazi nau ene aflikzionearen herrian.

        53. Akhabatu ziren bada Ejiptuko herrian izatu zen abundantziaren zazpi urtheak.

        54. Gero hasi ziren ethortzen zazpi gosete urtheak, Iosepek aitziñetik erran zuen bezala. Eta izatu zen gosetea herri guzietan, bañan bazen ogi Ejiptuko herri guzietan.

        55. Ondoan gero Ejiptuko herri guzia gosez hamitua izatu zen, eta pobluak egin zioen deihadar Faraoni ogiagatik. Eta Faraonek ihardetsi zioten ejiptuar guziei, zohazte Iosepengana, eta egizue errango darotzuena.

        56. Gosetea beraz herri guziaren gañean zela, Iosepek ideki zituen ejiptuarren artean ziren granero guziak, eta errepartitu zioten ogia. Eta gosetea haunditu zen Ejiptuko herrian.

        57. Ethortzen ziren herri guzietarik ere Ejiptura Iosepengana, ogi erostera: ezen gosetea haunditu izan zen bazter guzietan.

 

aurrekoa hurrengoa