www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Noe, bere emaztearekiñ,
eta harengana ethorri ziren
animalia guziekiñ arkan barna sarthu
eta uholde ieneralak hondatzen du lurra.
21 Lurraren gañean bizi ziren kreatura guziak
hiltzen dire, arkan barna zirenak salbo.

 

        1. Eta Eternalak erran zioen Noeri, sar adi, hi eta hire etxe guzia arkan barna: ezen ikhusi aut iustu ene aitziñean denbora huntan.

        2. Hartuko tuk bestia garbi guzietarik zazpi mota bakhotxetik, harra eta haren emea bañan garbi eztiren bestietarik pare bat, harra eta haren emea.

        3. Zeruetako hegastiñetarik ere zazpi mota bakhotxetik, harra eta haren emea: kasta konzerba dadintzat lur guziaren gañean.

        4. Ezen zazpi egunen barnean eragingo diat uria lurraren gañera berrogoi egunez eta berrogoi gauez eta harraskatuko tiat lurraren gañetik izatea duten guziak, nik egin ditudanak.

        5. Eta Noek egin zuen Eternalak manatu ziotzan gauza guzien arabera.

        6. Eta Noek sei ehun urtheren adiña zuen, ur'uholdea lurraren gañera ethorri izantzen orduan.

        7. Noe beraz sarthu zen eta haren semeak, haren emaztea eta haren semeen emazteak harekiñ, arkan barna, uholde urak zirela kausa.

        8. Bestia garbietarikan, eta bestia garbi eztirenetarikan, eta hegastiñetarikan, eta lurraren gañean higitzen diren guzietarikan.

        9. Hek sarthu zitzaizkon Noeri birazka arkan barna, erran nahi da, harra eta emea, Iainkoak manatu zioen bezala.

        10. Eta gerthatu izantzen zazpigarren egunean uholde urak izatu zirela lurraren gañean.

        11. Noeren biziaren sei ehunen urthean, bigarren illhabethean, illhabethearen hamazazpigarren egunean, egun hartan leze haundiaren ithurri guziak hautsi izan ziren eta zeruetako tapak ideki.

        12. Eta uria erori zen lurraren gañera berrogoi egunez eta berrogoi gauez.

        13. Egun hartan berean Noe eta Sem, Kam eta Iafeth Noeren semeak sarthu ziren arkan barna, baita Noeren emaztea ere, eta haren semeen hirur emazteak hekiekiñ.

        14. Hek eta bestia guziak bere motaren arabera eta abrebestia guziak bere motaren arabera eta lurraren gañean higitzen diren herrestaki guziak bere motaren arabera, eta hegastin guziak bere motaren arabera, eta xoritxo hegaldun zer suerte nahi den guziak.

        15. Ethorri zitzaizkon beraz haragiki guzietarik, bere baithan bizi hatsa dutenetarik birazka Noeri, arkara.

        16. Bai haragiki guzietarikako harra eta emea hara ethorri izantziren, Iainkoak manatu zioen bezala gero Eternalak herstu zuen athea beregana.

        17. Eta ethorri izantzen uholdea berrogoi egunez lurraren gañera: eta urak haunditu ziren, eta goratu zuten arka eta altxatua izatu zen lurraren gañetik.

        18. Eta urak borthiztu eta hagitz berretu izantziren lurraren gañean: eta arka flotatzen zen uren gañean.

        19. Eta urak xoill hagitz borthiztu ziren lurraren gañean eta estali izantziren zeru guzien azpian ziren mendirik haltoen guziak.

        20. Urak borthiztu ziren hamabortz besoz gañetikan: hetaz mendiak estali izan ziren.

        21. Eta lurraren gañean higitzen ziren haragiki guziak hill ziren, hanbat hegastiñak nola abrebestiak, bestiak eta herrestaki guziak lurraren gañean herrestaka dabiltzanak: eta gizon guziak.

        22. Leihorrean ziren bizi hatsa bere sudur zillhotan zuten gauza guziak hill izan ziren.

        23. Beraz lurraren gañean izatea zuten gauza guziak harraskatuak izan ziren, gizonetarik bestietaraño, herrestakietaraño eta zeruetako hegastiñetaraño. Horrela harraskatuak izatu ziren lurretikan: bañan Noe xoillki egotu izan zen goititurik eta harekin zirenak arkan barna.

        24. Eta urek iraun izan zuten lurraren gañean ehun eta berrogoi ta hamar egun.

 

aurrekoa hurrengoa