www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA BIGARREN KAPITULUA

 

Iakobek egortzen ditu bere haurretarik
hamar Ejiptura ianhari erostera

7 Iosepek ezagutzen ditu eta

hek eztute ezagutzen Iosep,

interrogatzen dituzte eta

hartzen preso espioneak izatu balire bezala.

21 Hargatik ezagutzen dute

bere artean hori zela bere anaiaren kontra

kometitu izan zuten hobena zela kausa.

24 Iosepek idukitzen du Simeon,

Benjamin ekhar diozoten artean, eta uzten ditu

goatera bere bertze anaiak ianhariekiñ.

29 Hek bihurtu eta kondatzen diotzate

gauza guziak bere aitari.

35 Edireten dute bere dirua bere zakhuetan,

37 eta egiten dute bere egiñ ahala

siñhets eragiteko Iakobi utz dezala goatera

hekiekiñ Benjamin Ejiptura.

 

        1. Eta Iakobek ikhusirik bazela ogia saltzeko Ejiptuan, erran izan zioten bere semeei, zergatik begiratzen diozue batak bertzeari?

        2. Gehiago erran zuen, horra, entzun diat badela ogia saltzeko Ejiptuan, iauts zaitezte harat, eta eros diezaguzue handik. Bizi gaitezen, eta hill ezkaitezentzat.

        3. Iautsi ziren bada Iosepen hamar anaiak erostera ogia Ejiptuan.

        4. Ordean Iakobek etzuen egorri izatu Benjamin Iosepen anaia bere anaiekiñ: ezen baziotsan, guardia eman behar da zerbeit ondiko hillgarri gertha eztakion.

        5. Eta Israelen semeak ethorri izan ziren ogi erostera bertze harat zihoazenen baltsan: ezen gosetea zen Kanaango herrian.

        6. Iosep bada gobernadore zen herriaren gañean, zeñak errepartiarazitzen baitzioten ogia Lurreko poblu guziei: Iosepen anaiak beraz ethorri izan ziren, eta ahuspez iarri izan ziren haren aitziñean bisaia lurrean.

        7. Orduan Iosepek ikhusi zituen bere anaiak eta ezagutu zituen: bañan alegia hura arrotz egiñ izan zuen hekien aldera, eta mintzatu zen hekiekiñ gogorki, erraten ziotela, nondik heldu zarete? Eta ihardetsi zuten, Kanaango herritik, ianhari erostera.

        8. Iosepek beraz ezagutu zituen bere anaiak bañan hek etzuten ezagutu hura.

        9. Iosep bada orhoitu izan zen hetaz egiñ izan zituen ametsez, eta erran zioten, espioneak zarete, herriko lekhu flakoei begiratzera ethorri izan zarete.

        10. Eta erran zioten, ez, ene iauna, bañan hire muthillak ethorri izan dituk ianhari erostera.

        11. Gizon baten haurrak gaituk guziak lealak gaituk: hire muthillak eztituk espioneak.

        12. Eta erran zioten, eztuk horrela, bañan herriko lekhu flakoei begiratzera ethorri izan zarete.

        13. Eta ihardetsi zuten, bagintuan hamabi anaia hire muthillak, gizon baten haurrak, Kanaango herrian: zeñetarik xumeena baita egun gure aitarekiñ, eta bat ezpaita gehiago.

        14. Berriz Iosepek erran zioten, hori duk nik erran darotzuedana, erran izan dudanean espioneak zarete.

        15. Huntan frogaturik izango zarete: bizi bedi Farao, hemendik ilkhitzen baldin bazarete, non zuen anaia xumeena ethorri izan eztadiñ hunat.

        16. Bidal zazue zuen artetikan bat ekhar dezan zuen anaia: bañan herstuak izango zarete, eta zuen hitzak frogatuak izango dituk, iakiteko, ea erraten duzuen egia non ez, bizi bedi Farao, Espioneak zaretela.

        17. Eta hala, ezarri zituen guziak elkharrekiñ presondegian hirur egunez.

        18. Eta hirurgarren egunean, Iosepek erran zioten, egizue hau, eta biziko zarete: Iainkoaren beldur nauk.

        19. Lealak baldin bazarete anaien artetikan, zuen artetikan bat izan bedi herstua zuek preso izatu zareten lekhuan, eta goan zaitezte, eramaten duzuela ogia probeditzeko, zuen famillen goseteari:

        20. Eta ekhar diezadazue zuen anaia xumeena eta zuen hitzak aurkhituko dituk egiazko: hala etzarete hillen. Eta horrela egiñ izan zuten.

        21. Eta erraten zioten batak bertzeari, egiaz faltadun gaituk gure anaiaren aldera: ezen ikhusi izan diagu haren arimako hestura, grazia eskatzen zarokunean eta eztiagu entzun izatu horrengatikan hestura hau ethorri izan ziaikuk.

        22. Eta Rubenek ihardetsi zioten, ziotsala, ez narotzuen nik erraten, eztezazuela egin bekhatu haurraren kontra? Eta etzinduten entzun izatu. Hargatik ere horra haren odola galdetua da.

        23. Eta hek etzeakiten Iosepek aditzen zituela: zeren eta baitzen adiarazitzaille bat hekien artean.

        24. Eta hura aldaratu zen hekien gibelera, eta nigar egin zuen: gero hekiengana bihurtu eta, mintzatu zitzaioten hei, eta hartu zuen Simeon hekien artetikan, eta amarratu zuen hekien begien aitziñean.

        25. Gero Iosepek manatu zuen bethe zetzatela hekien zakhuak ogiz, eta ezar zezatela hetarik batbederaren dirua bere zakhuan, eta eman ziozotela probisionea bere bidekotzat. Eta horrela egiñ izan zioten.

        26. Eta kargatu zuten bere ogia bere astoen gañean, eta goan izan ziren handik.

        27. Eta hetarikan batek ideki zuen bere zakhua, emateko bazka astoari ostatatu ziren lekhuan. Orduan ikhusi zuen bere dirua zeña baitzen zakhuaren zintzurreun.

        28. Eta erran zioten bere anaiei: neure dirua bihurtua izan ziaitak eta errealki, horra hura ene zakhuan. Eta bihotza higitu zitzaien, eta sesituak izatu ziren altaramenduz, erraten ziotela batak bertzeari, zer da Iainkoak egiñ izan darokun hori?

        29. Eta ethorri ziren Kanaango herrira Iakob bere aitagana, eta kondatu izan ziotzaten gerthatu zitzaizkoten gauza guziak erraten zutela,

        30. Personaia herriko Iaun bat mintzatu ziaikuk dorpheki, eta iduki giaitik herriko espiontzat.

        31. Bañan ihardetsi zioagu, lealak gaituk, ezkaituk espionak.

        32. Hamabi anaia gintuan, gure aitaren haurrak: bat eztuk gehiago, eta ttipiena gure aitarekin duk egun Kamaango herrian.

        33. Eta personaia herriko iaun hark erran ziarokuk, huntan ezagutuko dikeat lealak zaretela: utz zazue zuen anaietarik bat enekien, eta har zazue ogia zuen familletako goseteari probeditzeko, eta goan zaitezte.

        34. Eta ekhar diezadazue, zuen anaia xumeena. Orduan ezagutuko dikeat etzaretela espioneak, bañan lealak: eta bihurtuko darotzuet zuen anaia, eta trafikatuko duzue herrian.

        35. Eta gerthatu zen, hek bere zakhuak husten zituztela, horra, batbederaren diru paketa bere zakhuan zen: eta ikhusi zituzten bere diru paketak, hek eta hekien aitak, eta beldurtu izan ziren.

        36. Erran zioten bada Iakob bere aitak, gabearazi nauzue haurrez: Iosep eztuk gehiago eta Simeon eztuk gehiago, eta hartuko duzue Benjamin! gauza horiok guziak ene kontra dituk.

        37. Eta Ruben mintzatu zitzaion bere aitari, ziotsala, hillaraz zatzik ene bi haurrak, haña ekhartzen ezpalin badaroat: eman diezadak karguz, eta ekharriko daroat.

        38. Eta ihardetsi zuen, ene semea eztuk iautsiko zuekiñ: ezen haren anaia hil duk, eta hau gelditu bakharrik: eta zerbeit ondiko hillgarri gerthatuko litzaiokek goanen zareten bidean, hargatik iautsaraziko zintuzkete ene ille xuriak dolorerekiñ hobira.

 

aurrekoa hurrengoa