www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Iainkoak ordenatzen du

urthe kondatzeko traza berri bat:

3 Ezartzen du Bazko bildotsaren sakramendua,

iateko behar diren zeremoniekien,

orobat ogi lemamigabekoak:

12 Eta erakusten du sakramendu horren

siñifikazionea ematen duela manu bat

haren zelebratzekotzat bethierekotz,

25 eta erakustekotzat haurrei zeremonia hori.

29 Gero hillarazi ondoan ejiptuarrei lehensorthu guziak

hanbat gizonak nola bestiak, bortxatzen du Farao

uztera goatera Israelen haurrak Ejiptutik kanporat:

35 Zeñak ejiptuarren aberastasunak eramaten dituztela,

37 ilkhilzen baitire kontuz sei ehun milla oñezko gizon,

40 Iainkoak Abrahani prometatu zioen denbora berean.

43 Ordenak bazko bildotsaren gañean.

 

        1. Eta Eternalak erran zioten Moisi eta Aaroni Ejiptuko herrian, ziotsala,

        2. illhabethe hori izango zaitzue illhabetheen hastea, hori izanen zaitzue lehenbizikoa urtheko illhabetheen artean.

        3. Mintza zakizkote Israelen bilduma guziari, erraten duzuela, illhabethe hunen hamargarren egunean, hetarik batbederak har dezala xumetxo bat ardien artetikan, edo ahuntzen artetikan aiten famillen arabera, xumetxo bat ardien artetikan edo ahuntzen artetikan famillarentzat.

        4. Bañan familia gutiago baldin bada behar ezten baño xumetxo bat iateko ardien artetik, edo ahuntzen artetik, har dezala bere hauzokoa haren etxearen aldean dena presunen nonbrearen arabera: kondatuko tutzue zenbat beharko diren iateko xumetxo bat ardien artetik edo ahuntzen artetik, begiraturikan zuetarik batbederak ian ahal dezakenari.

        5. Ordean ardien artetikako edo ahuntzen artetikako xumetxoa izanen duk notharik gabea, harra, urthe bat duena, hartuko duzue ardien artetikan edo ahuntzen artetikan,

        6. eta idukiko duzue guardaturik illhabethe hunen hamalaurganen eguneraño, eta Israelen bildumaren kongregazione guziak larrutuko dik hura bi bezperarik artean,

        7. eta hartuko ditek haren odola, eta ezarriko ditek athepillero gañetan, eta hura ianen duten etxetako athalapustaren gañean,

        8. eta ianen ditek haragia errerik suan gau hartan, eta ianen ditek ogi lemamigabeekiñ, eta belhar khiratsdunekiñ.

        9. Eztezazuela lan deusere erdi errerik ez urean egosirik niholere, bañan suan errerik: haren burua bere zangoekien eta bere erraiekien.

        10. Eta hartarikan eztezazuela utz deusere goitirik goiz artean: bañan goiz artean goititu izango dena, erreko duzue suan.

        11. Eta ianen duzue horrela, zuen errañak troxatuak izango dire, zuen zapatak oñetan, eta zuen makhilla zuen eskuan, eta ianen duzue khexaz. Hori duk Eternalaren Bazkoa.

        12. Ezen iraganen nauk gau hartan Ejiptuko herritikan, eta ionen tiat lehensorthu guziak Ejiptuko herrian gizonetarik bestietaraño, eta hala egingo iuiamendua Ejiptuko Iainko guzien gañean. Ni nauk Eternala.

        13. Eta odola izanen zaitzue señaletzat etxe izanen zaretenen gañetan: ezen ikhusiko diat odola, eta iragango nauk zuen gañetikan, eta eztuk izango plaga desegingarririk zuen artean, iazarriko diodan orduan Ejiptuko herriari.

        14. Eta egun hura izanen zaitzue orhoitzapentzat, eta zelebratuko diozue bestaburutzat Eternalari zuen adiñetan: zelebratuko duzue bestaburutzat sekulako ordenaz.

        15. Ianen ditutzue zazpi egunez ogi lemamigabeak: hargatikan khenduko duzue lehenbiziko egunetik lemamia zuen etxetarikan. Ezen nork ere ianen baitu lemamiarekiko ogia, lehenbiziko egunetik eta zazpigarreneraño, haren presuna ebakia izango duk Israelen artetikan.

        16. Lehenbiziko egunean izanen duk iende bilduma saindua, eta zazpigarren egunean ere iende bilduma saindua: eztuk egiñen izango lanik batere egun hetan, xoillki alogatuko darotzue presuna bakhotxaren iatekotzat izanen dena.

        17. Guardia emanen diozue beraz ogi lemamigabeei: ezen egun proprio hartan erretiratu izango tiat zuen bandak Ejiptuko herritikan begiratuko duzue egun hura zuen adiñetan, sekulako ordenaz.

        18. Lehenbiziko illhabethean, illhabethearen hamalaurgarren egunean, ianen tutzue arratsean ogi lemamigabeak, illhabethearen hogoi eta batgarren eguneraño arratsean.

        19. Eztuk aurkhituko lemamirikan zuen etxetan zazpi egunez: ezen nork ere ianen baitu lemamiarekiko ogia, presuna hura ebakia izango duk Israelen bildumatik, hanbat arrotz bezala dagoena, nola herrian sorthu dena.

        20. Eztuzue ianen ogi lemamidunik, bañan ianen duzue egonen zareten lekhu guzietan ogi lemamigabeak.

        21. Moisek bada deithu zituen Israelen zahar guziak eta erran zioten, hauta zazue eta hartzazue xumetxo bat ardien artetikan edo ahuntzen artetikan, zuen famillen arabera, eta larru zazue Bazkoa.

        22. Gero hartuko duzue isopo buket bat eta trenpatuko duzue bazin batean barna izango den odolean: eta ihinztatuko duzue baziñean izango den odolaz, athalapusta, eta bi athe pilleroak. Eta zuetarik nihor ere eztuk ilkhiko bere etxeko athetik goiz artean.

        23. Ezen Eternala iraganen duk Ejiptua zehatzera, eta ikhusiko dik odola athalapustean, eta bi athepilleroetan: eta Eternala iraganen duk athearen gañetikan, eta eztik permetituko destruitzaillea sar dadin zuen zuen etxetan zehatzera.

        24. Begiratuko duzue hori sekulako ordena den bezala hiretzat eta hire haurrentzat.

        25. Sarthu izango zareten orduan beraz Eternalak emango darotzuen herrian, mintzatu izan den arabera, begiratuko duzue zerbitzu hori.

        26. Eta zuen haurrek erranen darotzuenean, zer erran nahi darotzue zerbitzu hunek?

        27. Orduan ihardetsiko duzue, hau duk bazkoko sakrifizioa Eternalari, zeña iragan izatu baitzen Ejiptuan Israelen haurren etxeen gañetikan, Ejiptua zehatu zuen orduan, eta gure etxeak begiratu; orduan poblua makhurtu eta ahuspez iarri izantzen.

        28. Hala Israelen haurrak goan izatu ziren, eta egin zuten hori nola ere Eternalak manatu baitzioten Moisi eta Aaroni, eta hala egiñ izan zuten.

        29. Eta gerthatu zen gau erdian Eternalak iazarri ziotela Ejiptuko herriko lehensorthu guziei, Faraonen lehensorthu, haren tronuaren gañean, iarri behar zuenetik eta presondegian ziren esklaboen lehensorthuetaraño, orobat bestien lehensorthu guziei.

        30. Eta Farao iaiki zen gauaz, hura eta haren zerbitzariak, eta ejiptuar guziak: eta izatu zen deihadar haundi bat Ejiptuan, zeren eta ezpaitzen etxe batere non etzen hill bat.

        31. Deithu zituen beraz Moise eta Aaron gauaz, eta erran zuen, ilkhi zaitezte ene pobluaren erditikan, hanbat zuek nola Israelen haurrak: eta zohazte, zerbitza zazue Eternala, mintzatu izan zareten bezala.

        32. Hartzatzue zuen hazienda xehe eta larriak ere, mintzatu izan zareten bezala, eta zohazte, eta bedinka nazazue ni ere.

        33. Eta ejiptuarrek bortxatzen zuten poblua, khexatzen zirela hek egortzera herritikan kanporat: ezen baziotsaten, hill gaituk guziak.

        34. Pobluak beraz hartu zuen bere pasta, altxatua izatu baño lehen, bere mairak bere beztimenduekiñ amarratuak zituztela bere sorbalden gañean.

        35. Israelen haurrek bada egin zuten Moisen hitzaren arabera, eta ejiptuarrek prestaturik hartu zituzten zillhar eta urre untziak, eta beztimenduak.

        36. Eta Eternalak eman zioen grazia pobluari ejiptuarren baithan zeñek prestatu baitziotzaten hek: hargatikan bere ontasunez gabetu zituzten ejiptuarrak.

        37. Hala Israelen haurrak Rahmesestik partitu eta ethorri izan ziren Sukothera, sei ehun milla oñezko gizonen ingurua, mañadarik gabe.

        38. Goan izatu zen oraño hekiekiñ bilduma haundi bat iende mota suerte guzietarik: eta hazienda xehe eta larrietarik hagitz tropela haunditan.

        39. Eta zeren izatu baitziren khasatuak Ejiptutik kanpora eta ezin gehiago egon ahal izatu baitziren, eta ezpaitzuten egiñ oraño probisione batere, erre izan zuten ophillak egiñik lemamigabe Ejiptutik ekharri izan zuten orhea ezen etzuten altxarazi izatu.

        40. Israelen haurren egoitza bada Ejiptuan egotu diren bezala, izatu zen laur ehun eta hogoi eta hamar urthe.

        41. Gerthatu zen beraz laur ehun eta hogoi eta hamar urtheren buruan, gerthatu zen [diot] egun proprio hartan, Eternalaren banda guziak ilkhi zirela Ejiptuko herritikan.

        42. Hori da gaua hagitz begiratu behar zaiona Eternalari, zeren eta orduan erretiratu baitzituen Ejiptuko herritik gau hura begiratu behar zaio Eternalari, Israelen haur guzientzat bere adiñetan.

        43. Eternalak oraño erran zioten Moisi eta Aaroni, hori duk bazkoko ordena, arrotz batek ere eztik ianen hortarik.

        44. Bañan esklabo diruz erosi izango dituzten guziek, hik hek zirkuntzisatu izango dituanean, ianengo ditek orduan hortarik.

        45. Arrotzak eta sarizaleak eztitek ianen hortarik.

        46. Etxe batean ianen ditek hori, eta eztuzue eramanen haren haragitikan etxetik kanporat, eta eztuzue hautsiko haren hezurretarik.

        47. Israelen iende bilduma guziak egiñen dik hori.

        48. Zenbeit baldin badago hire artean, eta egin nahi baldin badio bazko Eternalari, hari dohazkon haur har guziak zirkuntzisa beitez, eta orduan hurbilduko dituk haren egitera, eta izanen duk herrian sorthu den hura bezala: bañan zirkuntzisatua izatu ezten batek ere eztik ianen hortik.

        49. Legua bera izango duk herrian sorthu denarentzat, eta zuen artean dagoen arrotzarentzat.

        50. Zer egin baitzuten Israelen haur guziek: nola ere Eternalak manatu baitzioten Moisi eta Aaroni eta hala, egiñ izan zuten.

        51. Gerthatu zen beraz egun proprio hartan Eternalak erretiratu zituela Israelen haurrak Ejiptuko herritik, bere banden arabera.

 

aurrekoa hurrengoa