www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

Iakob bere etxea purifikatu eta erretiratzen da
Bethelera Iainkoaren manuz

6 non egiten baitu aldare bat.

8 Ehorzten du bere amaren unhidea

9 eta errezibitzen du Iaunaren
promesen konfirmazione berria

10 Belh-Eltik partitzean Rakel hiltzean
Benjamiñez erditzean

22 eta Rubenek kometitzen du
adulter likhiskeria Billharekiñ.

28 Isaaken adiña eta heriotza.

 

        1. Iainkoak bada erran zioen Iakobi, iaiki adi, igan adi Beth-Elera, eta egon adi han, eta han egin diozok aldare bat Iainko borthitzari zeña agertu baitzitzaian ihesi indoan orduan hire anaia Esauren aitziñetikan.

        2. Iakobek beraz erran zioen bere famillari, eta harekin ziren guziei, khentzatzue arrotzen Iainko zuen artean direnak, eta purifika zaitezte, eta ganbiatzatzue zuen tresnak.

        3. Eta iaiki gaitezen, eta igan gaitezen Beth-Elera, eta egiñen diot han aldare bat Iainko borthitzari zeñak ihardetsi baitarot ene aflikzio egunean, eta izatu baita enekiñ goan izan naizen bidean.

        4. Orduan eman ziotzaten Iakobi arrotzen Iainko hekien eskuan ziren guziuk, eta erreztun hekien beharritarik dilindan zeudezenak, zeñak gorde izan baitzituen Sikemgo ondoan zen haritz baten azpian.

        5. Gero partitu izan ziren, eta Iainkoaren ikhara bat ethorri izan zen hekien ingurutan ziren hirien gañera halako maneraz non ezpaitzitzaizkoten iarraiki ondotik Iakoben haurrei.

        6. Hala Iakob hori eta horrekin zen poblu guzia ethorri zen Luzera, zeña baita Kanaango herrian, zeña baita Beth-El.

        7. Eta han egiñ izan zuen aldare bat, eta deithu zuen lekhu hura, Beth-Elko Iainko borthitza: ezen Iainkoa agertu zitzaion han, ihesi zihoan orduan bere anaiaren aitziñetik.

        8. Orduan hill izan zen Debora Rebekaren unhidea, eta izatu zen ehortzia Beth-Elko beherean haritz baten azpian zeñaren izena deithua izan baitzen Allon-Bakuth.

        9. Berriz Iainkoa agertu zitzaion Iakobi, Paddan-Arametik heldu zen orduan eta bedinkatu zuen.

        10. Eta erran zioen, hire izena duk Iakob: hire izena eztuk izanen gehiago izendatua Iakob, bañan hire izena izango duk Israel: eta deithu zuen haren izena Israel.

        11. Iainkoak erran zioen oraño, lainko borthitza nauk ni, guziz puxanta: berret adi eta egiñ adi hauñitz nazione bat, bai nazione bilduma bat ethorriko dituk hireganik, oraño Erregeak ilkhiko dituk hire errañetarik.

        12. Eta Abrahani eta Isaaki eman izan diotedan herria, emanen daroat hiri, eta emanen zioat hire ondoreari hire ondoan.

        13. Hala Iainkoa igan izan zen harenganik hari mintzatu zitzaion lekhu bererat.

        14. Eta Iakobek xuxendu zuen señale bat Iainkoa harekin mintzatu zen lekhuan, erran nahi da, harri bat señaletzat eta isuri zuen gañetik ihinztur bat eta isuri zuen olioa haren gañera.

        15. Iakobek bada deithu zuen Iainkoa mintzatu zitzaion lekhuaren izena, Beth-El.

        16. Gero partitu ziren Beth-Eltik, eta bazen oraño zerbeit herri espazio ttipi inguru ethortzeko Efratera: orduan Rakel erdi izatu zen haurraz eta penaz erdi izatu zen.

        17. Eta nola baitzen erditzeko miñetan, emagiñak erran izan zioen, eztunala beldurrik: ezen hori zaiñ oraño hiri hemen seme bat.

        18. Eta bere arimaren partiadan, [ezen hill izan zen] deithu izan zuen haren izena Benoni, bañan bere Aitak deithu zuen Benjamin.

        19. Hala hill izan zen Rakel, eta izatu zen ehortzia Efratko bidean, zeña baita Beth-lehem.

        20. Eta Iakobek xuxendu zuen señale bat haren sepulturaren gañean. Hori da Rakelen sepulturaren señalea gaurko eguna arteraño.

        21. Gero Israel partitu izan zen, eta hedatu zituen bere tabernakleak Migdal-hederez haratago.

        22. Eta gerthatu zen, Israel herri hartan zegoen orduan, Ruben ethorri izan zela eta etzan zela Bilha bere aitaren emaohelagunarekiñ: hori Israelek aditu izan zuen. eta Iakoben haurrak hamabi ziren,

        23. Learen semeak, Ruben Iakoben lehensorthua, Simeon, Lebi, Iuda, Isakar, eta Zabulon.

        24. Rakelen semeak, Iosep, eta Benjamin.

        25. Bilha Rakelen neskatoaren semeak, Dan, eta Nefthali.

        26. Zilpa Learen neskatoaren semeak, Gad, eta Aszer. Horiok dire Iakoben haur, Paddan-Aramen sorthu zitzaizkonak.

        27. Eta Iakob ethorri izan zen bere aita Isaakengana Mamrera Kirjath-Arbahra, zeña baita Hebron non egotu baitziren arrotz bezala Abraham eta Isaak.

        28. Eta Isaak bizi izatu zen denbora, izan zen ehun eta laur hogoi urthe.

        29. Hala Isaak flakatuaz goan izanik hill izan zen, eta bildua izatu zen bere aitetara zahartu eta egunez asea izaturik: ete bere seme Esau eta Iakobek ehortzi izan zuten.

 

aurrekoa hurrengoa