www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HIRURGARREN KAPITULUA

 

Iakob ertxatua izanik gosetez eta
bere haurren othoitzez akordatzen da
uzteko goatera Benjamin Ejiptura

11 eta ordenaturik bere haurrei
eramatera presentak eta dirua doblean,
gomendatzen diotza Iainkoari.

15 Horiok Ejiptura ethorri eta, presentatzen dire
Benjamiñekiñ Iosepen aitziñean.

18 Eta nahi diote bihurtu dirua hekien zakhuetan
aurkhitu izan zena Iosepen iauregiko prebostari,

23 zeñak ekhartzen baitiote Simeon.

31. Iosepek egiten diote banket bat,
eta maitatzen du beregainki Benjamin.

 

        1. Ordean gosetea haundi egiten zen Lurrean

        2. eta gerthatu zen, nola akhabatu baitzuten iatea Ejiptutik ekharri zituzten ianhariak, bere aitak erran ziotela, bihur zaitezte, eta eros diezaguzue ianhari aphur bat.

        3. Eta Iudak ihardetsi zioen erraten zuela, personaia hark espresuki deklaratu daroku, diotsala, eztuzue ikhusiko ene bisaia non ezten zuen anaia zuekiñ.

        4. Beraz egortzen baldin baduk gure anaia gurekiñ, iautsiko gaituk Ejiptura, eta erosiko darozkiagu ianhariak.

        5. Bañan egortzen ezpaldin baduk, ezkaituk harat iautsiko: ezen personaia hark erran ziarokuk, eztuzue ikhusiko ene bisaia, non zuen anaia ezten zuekien.

        6. Eta Israelek erran zuen, zergatik egin darotazue bidegabe hori, erratea personaia hari, bazindutela oraño anaia bat?

        7. Eta ihardetsi zuten, Personaia hark arthaz galdetu izan ziarokuk gutaz eta gure ahaideez, erraten zuela, zuen aita bizi da oraño? eztuzue anaiarik? eta deklaratu diogu perpaus hekien arabera. Bagiñakien guk erranen zuela, iautsaraz zazue zuen anaia?

        8. Eta Iudak erran zioen Israel bere aitari, egor zak muthilla enekien, eta emanen giaizkok bideari, eta goango gaituk, hala biziko gaituk, eta ezkaituk hillen, ez gu ez hi ere, ez gure mañadak.

        9. Neurori errendatzen nauk kauzione hartaz, galde zak ene eskutikan: ekhartzen eta presentatzen ezpaldin badaroat, obligatua izango natzaik hiri penara bethierekotzat.

        10. Berantetsi izan ezpaldin bagindu, egiaz iadan bihurtuak izango gintuan bertze aldi batez.

        11. Orduan Israel bere aitak erran zioten, beraz horrela baldin bada, egizue hau, hartzatzue zuen tokitan herriko gauza ospe gehien dutenak, eta eraman diozozue personaia hari present bat, zerbeit baltsamu guti, eta zerbeit ezti guti, drogak, mirra, piñu-fruituak eta arbendolak.

        12. Eta har zazue dirua doblean zuen eskuetan: eta zuen zakhuen zintzurrean ezarririkako dirua, eramanen duzue zuen eskuetan: hori egiñ izatu ahal da ustekabez.

        13. Eta har zazue zuen anaia, eta iar zakizkote bideari, eta bihur zaitezte personaia harengana.

        14. Iainko borthitz guziz puxantak bada aurkhiaraz diezazuela miserikordia personaia haren aitziñean, libra diezazuentzat zuen bertze anaia eta Benjamin: eta nola gabetua izatu bainaiz haurrez, gabetua izatu naiz hetaz.

        15. Hek bada hartu zuten presenta, eta hartu zuten dirua doblean bere eskuen artean eta Benjamin, eta lothu zitzaizkon bideari, eta iautsi izan ziren Ejiptura. Gero presentatu ziren Iosepen aitziñean;

        16. Iosepek bada ikhusi zuen Benjamin hekiekiñ, eta erran zioen bere iauregiko prebostari eramantzatzik personaia horiok etxera, eta eta hiltzak zerbeit gauza, eta afaintzak: ezen ianen ditek eguberdian enekien.

        17. Eta gizonak egin zuen Iosepek erran zioen bezala, eta eraman zituen personaia hek Iosepen etxera.

        18. Hala beldurtu izan ziren personaia hek, zeren eta eramanak izatu baitziren Iosepen etxera, eta erran zuten, eramanak gaituk, gure zakhuetan lehenikan ezarria izatu zen dirua dela kausa, deskarga dadintzat eta eror gure gañera, eta har gaitzantzat esklabotzat, eta har detzantzat gure astoak.

        19. Gero hurbildu izan ziren Iosepen iauregiko prebostagana eta mintzatu zitzaizkoten hari etxeko athean,

        20. ziotsatela, helas, ene iauna! egiaz iautsi izan gaituk hastean ianhari erostera.

        21. Eta gerthatu zen, ethorri giñen orduan ostatatu giñen lekhura, eta ideki gintuen orduan gure zakhuak: horra batbederaren dirua bere zakhuaren zintzurrean zuan, bai gure diru bera bere pisuaren arabera: ekharri diagu geure eskuetan.

        22. Eta ekharri diagu oraño bertze dirurik gure eskuetan ianhari erosteko: eta etzeakiagu nork ezarri lukeen gure dirua gure zakhuetan.

        23. Eta erran zuen, gauza guziak ondo zihoaze zuentzat, eztuzuela beldurrik. Zuen Iainkoak eta zuen aitaren Iainkoak eman darotzue tresaur bat zuen zakhuetan. Zuen dirua ethorri izan duk enegana: eta ekharri zioten Simeon.

        24. Gero gizonak sarrarazi zituen personaia hek Iosepen etxean, eta eman zioten ura, eta garbitu zituzten bere oñak: hekien astoei ere eman zioten bazka.

        25. Eta preparatu zuten presenta, Iosep eguberdian ethor zedin bitartean: ezen aditu izan zuten ianen zutela han ogia.

        26. Orduan Iosep bihurtu zen etxera, eta presentatu zioten etxean bere eskuetan zuten presenta, eta iarri ziren ahuspez haren aitziñean lurreraño.

        27. Eta galdetu zioten hekien prosperitateaz, ziotsala, ungi dago zuen aita gizon zaharra zeñetaz mintzatu baitzaizkidate? bizi da oraño?

        28. Eta ihardetsi zuten, hire muthilla gure aita ungi ziagok. Bizi duk oraño. Eta makhurtu izan ziren, eta iarri ziren ahuspez.

        29. Eta hark bere begiak altxatzen zituela ikhusi zuen Benjamin bere anaia bere amaren semea, eta erran zuen, hunako hau da zuen anaia ttipien mintzatu zaizkidatena? Gero erran zuen, ene semea, Iainkoak egin diazala grazia.

        30. Eta Iosep erretiratu izan zen berehala: ezen bere bihotza hasten zitzaion beratzen bere anaiagana, eta billha zebillan non nigar egiñ, eta ethorri zen guardaropara, eta nigar egin zuen han.

        31. Gero garbitu zuen bere bisaia, eta ilkhi zen kanpora eta egin zioen bortxa bere buruari, eta erran zuen, emazue ogia.

        32. Eta eman izan zioten apart, hei apart, eta ejiptuar harekin iaten zutenei apart, zeren eta ejiptuarrek eziñ ian ahal baitzezaketen ogia hebrearrekiñ: ezen abominazionea zaiote ejiptuarrei.

        33. Iarri izan ziren bada haren aitziñean: zaharrena bere zahartasunaren arabera eta ttipiena bere ttipitasunaren arabera. Eta personaia hek espantaturik zeudezen bere artean.

        34. Eta presentatu ziotzaten biandak bere aitziñetikan: ordean Benjamiñen portzionea bertze guziak baño haundiago zen bortzetan, eta edan zuten, eta xoill hagitz egin zuten bonaxera harekiñ.

 

aurrekoa hurrengoa