www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMALAURGARREN KAPITULUA

 

Sodomako eta Gomorrako Erregeen,
eta bertze adiskide eta hauzoen desegitea.
12 Lot eramana da presonier Planoko hiritako zakhuan
13 bañan begiratua da pillaia guziarekiñ Abranen bidez.
18 Zeñak ematen baitio haren detxuma
Melkisedeki zeñez baita bedinkatua.
21 Handik deusere beretzat iduki nahi eztuela bañan
uzten diotela bere adiskideei parte heldu zitzaiotena.

 

        1. Gero gerthatu zen Amrafel Szinharko Erregeren, Araiok Ellasarko Erregeren, Kedor-Llahomer Helameko Erregeren, eta Tidhal nazioneen Erregeren denboran,

        2. horiok egin zutela gerla Berah Sodomako Erregeren kontra eta Birsah Gomorrako Erregeren kontra, eta Szinab Admako Erregeren kontra, eta Szemeber Tseboimgo erregeren kontra, eta Belahko Erregeren kontra, zeña baita Tsohar.

        3. Hauk guziak bategin ziren Siddingo Zelhaiean, zeña baita itsaso gazia.

        4. Zerbitzatu zuten hamabi urthez Kedor-Lahomer, bañan hamahirurgarrenean erreboltatu izan ziren.

        5. Hamalaurgarren urthean beraz Kedor-Lahomer ethorri izan zen, eta Errege harekin zirenak: eta iazarri zioten refeinarrei Karnaimgo Haszterothdan, eta zuzinarrei Hamen, eta eminarrei Kiriathaimgo planoan.

        6. Eta horienarrei Skir bere mendian. Parango larreraño desertu gañean.

        7. Gero bihurtu ziren eta ethorri ziren Miszpatko Henera, zeña baita Kades eta egin zuten hamalekitarren herri guzia, eta hamorheonarrek ere hatsatsontamarren zaudezenek.

        8. Orduan ilkhi izan ziren Sodomako, Gomorrako, Admako, Tseboimgo eta tsoharrenden Belahko Erregeak, eta arrimatu zuten bere batailla bere armada Siddimgo zelhaiean hekien kontra.

        9. Erran nahi da Kedor-Lahomer Helamgo Erregeren kontra, eta Tidhal nazioneen Erregeren kontra, eta Amrafel Szinharko Erregeren kontra, eta Arjok Ellasarko Erregeren kontra. Laur Errege bortzen kontra.

        10. Ordean Siddimgo Zelhaia alkaterna phutzuz bethea zen. Eta Sodomako eta Gomorrako Erregeak ihesi goan ziren eta han erori izan ziren eta gañerakoak ihes egin zuten mendirat.

        11. Hartu zituzten bada Sodomako eta Gomorrako ontasun guztiak eta hekien ianhari guziak gero goan izan ziren.

        12. Lot ere Abranen anaiaren semea hartu zuten eta haren ontasun guziak eta goan ziren. Ezen Sodoman egoten zen.

        13. Handik itzuri izan zen zenbeit, ethorri zen Abram hebrearra abertitzera, zeña egoten baitzen Mamre amorhearraren, Eszkolen eta Haneren anaiaren lanotegietan, zeñak baitziren Abranekiñ iuntatuak.

        14. Abranek bada aditu zuen orduan haren anaia preso eramana izatu zela, armatu zituen hirur ehun eta hemezortzi haren etxean sorthurikako zerbitzarietarik hala iarraiki zitzaioten Daneraño.

        15. Eta gabaz aurthiki izan zuen bere burua bandaka hekien gañera, hark eta haren zerbitzariek: eta iazarri izan zioten, eta ondotik iarraiki izan zitzaien Hobareraño, zeña baita Damasko ezkerretik.

        16. Eta eraman zituen ontasun guziak, eta Lot bere anaia ere ekharri izan zuen, eta haren ontasun guziak: eta emazteak eta poblua ere.

        17. Eta Sodomako Errege goan zitzaion aitziñera, nola bihurtzen baitzen desegiñikan Kedor-Lahomer eta Errege harekin zirenak Lanotegiko zelhaiean zeña baita zelhai Erreala.

        18. Melkisede Salemgo Erregek ere ekharri zituen ogia eta arnoa [eta hori zen Iainko puxant soberanoaren sakrifikatzaillea]

        19. Eta bedinkatu zuen, ziotsala, bedinka bedi Abram Iainko puxant, soberanoaz, zeru eta lurreko Iaunaz

        20. eta lauda bedi Iainko puxant, soberanoa, zeñak ezarri baititu hire etsaiak hire eskuetan: eta Abranek eman zioen guzien hamargarrena detxuma.

        21. Eta Sodomako Erregek erran zioen Abrani, indatzik presunak eta harretzak ontasunak hiretzat.

        22. Eta Abranek erran zioen Sodomako Erregeri, altxatu zioat neure eskua Eternal Iainko puxant, soberano, zeru eta Lurreko Iaunari, diodala,

        23. hartzen baldin badut deusik hire diren gauza guzietarik, oraño haribatetarik zapata lokharriraño: erran eztezaantzat aberastu dut Abram.

        24. Lekhat solament presuna gazteek ian dutena, eta enekiñ ibilli diren gizonen partea, erran nahi da, Haner, Eszkol, eta Mamre, zeñek hartuko baitute bere partea.

 

aurrekoa hurrengoa