www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIETA ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Isaakek egortzen du Iakob Paddan-Aramara
han hartzera emaztea eta bedinkatzen du.

6 Hori Esauk ikhusi eta, bere bertze emazteez
lekhora hartzen du emaztetzat Ismaelen alaba.

10 Iakob kontsolatua da eta borthiztua bidean
zurubiaren bisioneaz, zeñaren buruan zegoela Iainkoak
erreberritzen baitiotza haren aitei egiñikako promesak.

16 Hargatik bere ezagutzaren señaletzat
xaniatzen du lekhuaren izena, deitzen duela
Beth-El eta egiten dio botu bat Iainkoari.

 

        1. Isaakek bada deithu izan zuen Iakob, eta bedinkatu zuen, eta manatu zuen, ziotsala, eztuk hartuko emaztetzat Kanaango neskatxen artetikan.

        2. Iaiki adi, oha Paddan-Aramara Bethuel hire amaren aitaren etxera, eta handik hartzat hiretzat emaztetzat Laban hire amaren anaiaren alabetarik.

        3. Eta Iainko borthitz guziz puxantak bedinka azala eta berretarazi, eta hauñitz egiñ azala, egiñ adintzat poblu bilduma.

        4. Eta eman diezaala Abrahanen benedizionea, hiri, eta hire ondoreari hirekiñ, ardiets dezaantzat primutasuntzat hiri arrotz izatu aizena, Iainkoak Abrahani eman dioena.

        5. Isaakek bada egorri zuen Iakob, zeña goan izan baitzen Paddan-Aramara, Laban Bethuel aramiendarraren semeagana, Rebeka, Iakob eta Esauren amaren anaiagana.

        6. Eta Esauk ikhusi zuen Isaakek bedinkatu zuela Iakob, eta bidaldu zuela Paddan-Aramara handik har zezantzat emaztea beretzat: eta manatu zuela, bedinkatzen zuenean, ziotsala, eztezaala har emaztea Kanaango neskatxen artetikan.

        7. Eta Iakobek obeditu zituen bere aita eta bere ama, eta goan izan zela Paddan-Aramara.

        8. Esauk beraz ikhusirikan Kanaango neskatxak desagradatzen zitzaizkola Isaak haren aitari,

        9. goan izan zen Ismaelgana, eta hartu zuen emaztetzat [bere bertze emazteez lekhora] Mahalath, Ismael Abrahanen semearen alaba, Nebaiothen arreba.

        10. Iakob bada partitu zen Beer-Szebahtik, eta goan izan zen Karanara.

        11. Eta inkuntratu izan zen lekhu batean, non iragan gaba, zeren eta iguzkia estali baitzen. Hartu zuen bada lekhuko harrietarik eta hetaz egiñ izan zuen bere buhurkia, eta lo egin zuen lekhu hartan.

        12. Orduan egin zuen amets, eta horra zurubi bat phausatua zen lurraren gañean, eta haren buruak ukitzen zuen zeruetaraño, eta horra, Iainkoaren aingeruak igaten eta iausten ziren hartarik.

        13. Eta horra, Eternala haren gañean zegoen, eta erran zuen, ni nauk Eternala, hire aita Abrahanen Iainkoa eta Isaaken Iainkoa, emanen daroat hi lo atzan lurra, hiri eta hire ondoreari.

        14. Eta hire ondorea izanen duk lurreko herrautsa bezala, eta hedatuko aiz okzidentera, eta orientera, eta septentrionera, eta eguberdira, eta lurreko arraza guziak bedinkatuak izango dituk hitan eta hire hazian.

        15. Eta horra, hirekin nauk, eta begiratuko aut norat ere goango bahaiz eta han: eta bihurraraziko aut herri huntarat. Ezen ez aut utziko non eztaroadan egiñ erran daroadana.

        16. Eta Iakob iratzarri izatu zen orduan bere lotarik, erran zuen, egiaz, Eternala lekhu huntan da, eta ezneakien deusere.

        17. Eta beldurtu zen eta erran zuen, ala lekhu hau harrigarria baita! Ezta hemen Iainkoaren etxea baizen, eta hemen da zeruetako athea.

        18. Eta Iakob iaiki zen goiz goizetik eta hartu izan zuen harri bere buhurkia egiñ izan zuena eta alogatu zuen señaletzat, eta isuri izan zuen olioa haren buruaren gañera.

        19. Eta deithu zuen lekhu haren izena Beth-El: nola ere lehenago herriak izena Luz izatu baitzuen eta hala.

        20. Eta Iakobek egin izan zuen botu bat, ziotsala, Iainkoa enekin baldin bada, eta begiratzen baldin banau egiten dudan bijaian, eta ematen baldin badarot ogia iateko, eta tresnak beztitzeko,

        21. eta bihur banadi bakean ene aitaren etxera: egiaz Eternala izanentzat Iainko.

        22. Eta hunako harri señaletzat alogatu dudan, hau izanen da Iainkoaren etxea: eta hik niri emango darozkidakan gauza guzietarik emanen daroat osoki detxuma.

 

aurrekoa hurrengoa