www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA SEIGARREN KAPITULUA

 

Iakob, Iaunari sakrifikatua eta,

2 kontsolatua da eta konfirmatua

bere Ejiptura goateko erresoluzionean.

5 Halako maneraz non lotzen baitzaio

harakoko bideari bere iende guziekiñ.

8 Zeñen kontua egin baita beregainki.

28 Ejiptura hurbiltzean

bidaltzen du Iuda Iosepengana,

29 zeña ethortzen baitzaio aitziñera,

errezibitzen baitu,

31 eta ematen baitio kontseillu,

eta orobat bere anaiei, zer egin beharko duten.

 

        1. Israel bada partitu izan zen bere zituen gauza guziekien, eta ethorri zen Beer-Szebahra, eta sakrifikatu ziotzan sakrifizioak bere aita Isaaken Iainkoari.

        2. Eta Iainkoa mintzatu zitzaion Israeli gauazko bisionetan, ziotsala, Iakob, Iakob: zeñak ihardetsi baitzuen, huna ni.

        3. Gero erran zuen, ni nauk Iainko borthitza, hire aitaren Iainkoa ez adillala beldur iaustera Ejiptura: ezen han egiñaraziko aut nazione haundi bat.

        4. Iautsiko nauk hirekiñ Ejiptura, eta handikan ere iganaraziko aut egiaz: eta Iosepek ezarriko dik bere eskua hire begien gañean.

        5. Hala partitu izan zen Iakob Beer-Szebahtik, eta Israelen haurrek eman zituzten Iakob bere aita, eta bere mañada eta bere emazteak, Faraonek ekhartzeko egorri zituen orgetan.

        6. Ekharri zituzten bere haziendak ere, eta Kanaango herrian irabazi zituzten ontasun guziak. Eta Iakob eta haren arraza guzia harekien ethorri izan ziren Ejiptura.

        7. Eta ekharri zituen berekiñ Ejiptura bere haurrak, eta bere haurren haurrak berekien, bere alabak, eta bere semeen alabak eta bere kasta guzia.

        8. Hunako hauk dire bada Israelen haur Ejiptura ethorri zirenen izenak: Iakob eta haren haurrak: Iakoben lehensorthua izatu zen Ruben.

        9. Eta Rubenen haurrak, Henok, Pallu, Hetsron, Karmi.

        10. Eta Simeonen haurrak, Iemuel, Iamin, Ohad, Iakin, Tsohar, eta Szaul emazte kananear baten semea.

        11. Eta Lebiren haurrak, Gerszon, Kohath, Kehath, eta Merari.

        12. Eta Iudaren haurrak, Her, Onan, Szela, Farez, eta Zara. Bañan Her eta Onan hiltziren Kanaango herrian. Farezen haurrak ere izatu ziren Hetsron eta Hamul.

        13. Eta Isakarren haurrak, Tolah, Puba, Iob, eta Szimron.

        14. Eta Zabulonen haurrak, Sered, Elon, eta Iahleel.

        15. Horiok dire Learen haurrak, Iakobi egin ziotzanak Paddan-aramen Dina bere alabarekiñ: haren Semeen eta haren alaben presuna guziak izatu ziren hogoi eta hamahirur.

        16. Eta Gaden haurrak, Tsifjon, Haggi, Szuni, Etsbon, Heri, Arodi, eta Areli.

        17. Eta Aszeren haurrak Jimna, Jiszua, Jiszui, Beriha, eta Serah hekien arreba. Beriharen haurrak, Heber, eta Malkiel.

        18. Horiok dire Zilparen haurrak, zeña Labanek eman baitzioen Lea bere alabari: eta hark egin ziotzan hek Iakobi, erran nahi da hamasei presuna.

        19. Rakel Iakoben emaztearen haurrak, izatu ziren, Iosep eta Benjamiñ.

        20. Eta sorthu zitzaizkon Iosepi Ejiptuko herrian, Manase eta Efraim, zeñetaz erdi izan baitzitzaion Asenath Potiferath ongo gobernadorearen alaba.

        21. Eta Benjamiñen haurrak, Belah, Beker, Aszbel, Gera Nahaman, Ehi, Ros, Muppim, Huppim, eta Ard.

        22. Horiok dire Rakelen haur Iakobi egin ziotzanak: presuna guziak izatu ziren hamalaur.

        23. Eta Danen haurrak, Huszim.

        24. Eta Nefthaliren, Iahtseel, Guni, Ietser, Szillem.

        25. Horiok dire Bilharen haurrak, Labanek Rakel bere alabari eman zioenarenak, eta horrek egin ziotzan horiok Iakobi erran nahi da zazpi presuna guziz.

        26. Ejiptura ethorri izan ziren presuna guziak Iakobi zagozkanak, haren hankatik ilkhiak [Iakoben haurren emazteak gabe] dire guziz hirurhogoi eta sei.

        27. Eta Iosepen haurrak, Ejiptuan sorthu zitzaizkonak izatu ziren bi presuna. Iakoben etxeko presuna guziak bada Ejiptura ethorri zirenak izatu ziren hirurhogoieta hamar.

        28. Eta Iakobek egorri zuen Iuda bere aitziñean Iosepengana, gidatzeko Goszenera. Ethorri ikan ziren bada Goszengo herrira.

        29. Eta Iosepek moldatu zituen bere orgak, eta igan zen goateko Israel bere aitaren aitziñera Goszenera, eta agertu zitzaion eta aurthiki zuen bere burua haren lephoaren gañera, eta egin zuen nigar zenbeit denboraz haren lepho gañean.

        30. Eta Israelek erran zioen Iosepi, hil nadillala oraingo aldian, ikhusi dudanaz geroz hire bisaia, zeren bizi aizen oraño.

        31. Gero Iosepek erran zioten bere anaiei eta aitaren famillari, iganen nauk, eta adiaraziko zioat Faraoni, eta erranen zioat, ene anaiak eta ene aitaren familia, Kanaango herrian zirenak, ethorri dituk enegana.

        32. Eta presuna hek artzañak dituk, ezen hazienda zañ izatu dituk bethi: hala ekharri tiztek bere ardiak, eta bere idiak, eta hekien ziren gauza guziak.

        33. Gerthatuko duk bada Faraonek deithuko zaituztela, eta erranen duela, zer da zuen ofizioa?

        34. Orduan erranen duke, hire muthillak hazienda zañ izatu dituk bethi bere gaztarasunetik orai arteraño, hanbat gu nola gure aitak: egon zaiteztentzat Goszengo herrian, ezen ejiptuarrek xoill-hagitz higintzen dituzte artzañak.

 

aurrekoa hurrengoa