www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN KAPITULUA
 

Munduaren kreazione eta disposizionea
sei egunen barnean akhabaturikakoa.

 

        1. Hastean kreatu zituen Iainkoak zeruak eta lurra.

        2. Eta lurra molderik gabe zen eta hutsa eta illhunbeak ziren lezearen gañean eta Iainkoaren izpiritua higitzen zen uren gañean.

        3. Eta Iainkoak erran zuen, izan bedi argia: eta argia izatu zen.

        4. Eta Iainkoak ikhusi zuen argia ona zela eta Iainkoak apartatu zuen argia illhunbeenganik.

        5. Eta Iainkoak deithu zuen argia, eguna eta illhunbeak deithu zituen gaua, horrela izatu zen arratsa, horrela izatu zen goiza; hori izatu zen lehenbiziko eguna.

        6. Gero Iainkoak erran zuen; izan bedi hedadura bat uren artean: eta aparta betza urak uretarik.

        7. Iainkoak bada egin zuen hedadura: eta apartatu zituen hedaduraren azpian diren urak hedaduraren gañean direnetarik eta hala izatu zen.

        8. Eta Iainkoak deithu zuen hedadura zeruak. Hala izatu zen arratsa, hala izatu zen goiza; hori izatu zen bigarren eguna.

        9. Gero Iainkoak erran zuen, bill beitez lekhu batetara zeruen azpian diren urak eta ager bedi leihorra: eta hala izatu zen.

        10. Eta Iainkoak deithu zuen leihorra, lurra: ur billduma ere deithu zuen itsasoak: eta ikhusi zuen Iainkoak hori ona zela.

        11. Gero erran zuen Iainkoak pusa beza lurrak bere egozkia, erran nahi da, belhar bere motaren arabera hazia dakharkena eta arbola fruitudunak bere motaren arabera fruitu dakharketenak, zeñek izan dezaten bere hazia bere baithan lurraren gañean: eta hala izatu zen.

        12. Lurrak beraz, ekharri zuen bere egozkia, erran nahi da, belhar bere motaren arabera hazia dakharkena eta arbola fruitu dakharketenak, bere hazia bere motaren arabera bere baithan dutenak, eta ikhusi zuen Iainkoak hori ona zela.

        13. Hala izatu zen arratsa, hala izatu zen goiza, zeña izatu baitzen hirurgarren eguna.

        14. Gero erran zuen Iainkoak, izan beitez argizagiak zeruetako hedaduran, apartatzeko gaua egunaganik: eta izan daitezen señaletzat eta sasoñetako eta egunetako eta urthetako.

        15. Eta izan daitezen argizagitzat zeruetako hedaduran: argitzeko lurraren gañean eta hala izatu zen.

        16. Iainkoak beraz egin zituen bi argizagi handi (argizagi handiena egunaren gañean erregiñatzeko eta mendrea gauaren gañean erregiñatzeko) eta izarrak.

        17. Eta Iainkoak ezarri zituen zeruetako hedaduran lurraren gañean argitzeko

        18. eta erregiñatzeko egunaren eta gauaren gañean eta apartatzeko argia illhunbeenganik: eta Iainkoak ikhusi zuen hori ona zela.

        19. Horrela izatu zen arratsa, horrela izatu zen goiza, zeña izatu baitzen laurgarren eguna.

        20. Gero erran zuen Iainkoak, urek ekhar betzate frankiaz herrestazibillki bizia dutenak: eta hegastiñak hegalda beitez lurraren gañean zeruetako hedadur aldera.

        21. Iainkoak bada kreatu zituen balea haundiak eta animalia higitzen diren guziak urek frankiaz bere motaren arabera ekharri zituztenak eta hegastin guziak bere motaren arabera hegala dutenak: eta ikhusi zuen Iainkoak hori ona zela.

        22. Eta Iainkoak bedinkatu zituen erraten zuela, berret eta hauñitz egin zaitezte eta bethetzatzue urak itsasoetan: eta hegastiñak berret beitez lurrean.

        23. Horrela izatu zen arratsa, horrela izatu zen goiza, hori izatu zen bortzgarren eguna.

        24. Gero erran zuen Iainkoak, Lurrak ekhar betza animaliak bere motaren arabera, arthaldeak, herrestazibillkiak, eta lurreko bestiak bere motaren arabera: eta hala izatu zen.

        25. Iainkoak bada egin zituen lurreko bestiak bere motaren arabera, eta arthaldeak bere motaren arabera eta lurreko herrestazibillkiak bere motaren arabera: eta ikhusi zuen Iainkoak hori ona zela.

        26. Gero erran zuen Iainkoak, egin dezagun gizona gure imajinara gure iduriaren arabera eta erregiña bezate itsasoko arrañen gañean, eta zeruetako hegastiñen gañean, eta arthaldeen gañean, eta lur guzien gañean, eta herrestazibillki lurraren gañean higitzen diren guzien gañean.

        27. Iainkoak beraz kreatu zuen gizona bere imajinara, Iainkoaren imajinara kreatu izan zuen: harra eta emea kreatu zituen.

        28. Eta bedinkatu zituen Iainkoak eta erran zioten, berret eta hauñitz egin zaitezte eta bethe zazue Lurra eta azpira zazue eta erregiña zazue itsasoko arrañen gañean, eta zeruetako hegastiñen gañean, eta Lurraren gañean higitzen diren bestia guzien gañean.

        29. Eta erran zuen Iainkoak, horra eman darozkitzuet hazia dakharketen belhar guziak lur guzien gañean direnak eta arbola guziak hazia dakharken arbola fruitua bere baithan dutenak, zeña izanen baitzaitzue ianharitzat.

        30. Bañan eman diotzatet lurreko bestia guziei eta zeruetako hegastin guziei eta lurraren gañean higitzen diren eta bere baithan bizia duten gauza guziei belhar ferde guziak iatekotzat eta hala izatu zen.

        31. Eta ikhusi zituen Iainkoak egin zituen gauza guziak: eta horra onak ziren. Hala izatu zen arratsa, hala izatu zen goiza, zeña izatu baitzen seigarren eguna.

 

aurrekoa hurrengoa