www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ethorkia eta Ilkhitzea
Pierre Urte
c. 1700; 1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: The earliest translation of the Old Testament into the basque language (a fragment), Pierre d'Urte (Llewelyn Thomas-en edizioa). Oxford, at the Clarendon Press, 1894.

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOITALAURGARREN KAPITULUA

 

Abrahanek iadan zahar egiñ eta egortzen du
bere muthil zaharrena Mesopotamiara,
iuramenta eragiten dioela, egingo duela
bere eginbide guzia han hartzeko
emaztea Isaak bere semearentzat.
10 Muthilla bedinkatua izanik Iainkoaz
bere bijaian arribatzen da Bethuelen etxera
eta handik ekhartzen du Rebeka
62 zeña Isakek hartzen baitu emaztetzat.

 

        1. Eta Abraham zahartu izan zen eta aintzindu adiñean: eta Eternalak bedinkatu zuen Abraham gauza guzietan.

        2. Abrahanek bada erran zioen bere etxeko muthill zaharrenari zeñak baitzuen haren ziren gauza guzien gobernua, emak, othoizten aut hire eskua ene ixterraren azpian.

        3. Eta iuramentu eragiñen daroat Eternalaz, zeruetako Iainkoaz, eta lurreko Iainkoaz, eztuala hartuko emazterik ene semearentzat kananearren alabetarik, zeñen artean bainago:

        4. bañan goanen aiz ene herrira eta ene ahaidetara, eta hartuko duk emaztea ene seme Isakentzat.

        5. Eta muthill hark ihardetsi izan zioen, beharbada, etzitzaiok agradatuko emazteari ni segitzea herri huntara. Ekharri beharko dut nik sinfalta hire semea hi ilkhi izatu aizen herrira?

        6. Abrahanek erran zioen, begirauk eramatetik hara ene semea.

        7. Eternalak, zeruetako Iainkoak, zeñak hartu bainau ene aitaren etxetik, eta ene ahaideen herritik, eta zeña mintzatu baitzait niri eta zeñak iuramentu egin baitarot, diotsala, emanen zioat hire ondoreari herri hau: hark bidalduko dik bere aingerua hire aitziñean, eta handik hartuko diok emaztea ene semeari.

        8. Emazteak segitu nahi ezpahau, deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentutik: zer ere baita etzakala eraman hara ene semea.

        9. Muthillak bada eman zuen eskua Abraham bere iaunaren ixterraren azpian, eta iuramentu egin zioen gauza hekien arabera.

        10. eta muthilla bere nausiaren kameluen artetik hamar kamelu hartu eta, goan izan zen: ezen bere nausiaren ontasun guziak bere eskuan zituen. Partitu zen bada eta goan zen Mesopotamiara, Narko hirira.

        11. Eta errepausarazi zituen belhaunen gañean kameluak hiritik kanpoan, urphutzu baten ondoan arratsaldean, ur atheratzera dohazen hek ilkhitzen diren denboran:

        12. Eta erran zuen, o eternala, ene iaun Abrahanen Iainkoa, eman diezadak inkuntru egun eta egin diozok grazia Abraham ene iaunari.

        13. Horra, egongo naiz ur ithurriaren ondoan eta hiriko iendeen neskatxak ilkhiko dire ur atheratzera.

        14. Gertha dadillala bada, neskatxa gaztea, zeñari nik errango baitiot, eman, othoizten aut, hire pegarra, edan dezadantzat, eta zeñak ihardetsiko baitu: edantzak, eta oraño emanen ziotet edatera hire kameluei izan dadiñ, hik, Isaak hire zerbitzariari señalatu dioan hura: eta handik diat ezaguturen nik egin dioala grazia ene Iaunari.

        15. Eta gerthatu zen, mintzatzera akhabatu zuen baño lehen, horra, Rebeka, Bethuelen alaba, Milkaren semearena, Nakorren emaztearena, Abrahanen anaiarena ilkhitzen zela bere pegarra zuela bere sorbalda gañean.

        16. Eta neskatxa gaztea hagitz zen ederra ikhusteko eta phontzela, gizonak ezagutu etzuen bezalakoa eta iautsi izan zen ithurrira, eta bethe zuen bere pegarra, eta igaten zen.

        17. Muthillak beraz laster egin zuen haren aitziñera, eta erran zuen, eman diezadan, othoizten aut, ur xorta bat hire pegarretik edatera.

        18. Eta erran zuen, ene iauna, edan zak. Eta berehala hartu zuen bere pegarra bere eskuan, eta eman zioen edatera.

        19. Hari edatera ematera akhabatu ondoan, erran zuen: oraño ura atheratuko diat hire kameluentzat, edatera akhaba dezaten arteraño.

        20. Eta hustu zuen berehala bere pegarra aspillera, eta goan zen oraño lasterka phutzura ur atheratzera, eta atheratu izan zuen haren kamelu guzientzat.

        21. Eta gizon hara espantaturik zegoen hartaz, kontsideratzen zuela, hitzik egin gabe, iakiteko ea Eternalak dohatsu egin zukeen haren bijaia, edo ez.

        22. Eta kameluek edatera akhabatu zuten. Orduan, gizon hark hartu izan zuen urre erreztun bat bi ezkutu eta erdi pisatzen zuena, eta bi esku muthur edergarri haren eskutan ezartzeko, pisatzen zutenak ehun eta berrogoi eta hamar ezkutu urre pheza bat.

        23. Gero erran zioen, noren alaba aiz? othoizten aut, iakiñaraz diezadan. Ezta lekhurik hire aitaren etxean han alojitzeko?

        24. Hark ihardetsi zioen, Bethuelen alaba nauk, Milkaren semearena, zeña egin baitio horrek Nakorri.

        25. Erran zioen oraño, baduk gure etxean lasto eta abreianhari hauñitz, baita alojitzeko lekhua ere.

        26. Eta gizon makhurtu zen eta ahuspez iarri Eternalaren aitziñean

        27. eta erran zuen, bedinka bedi Eternala ene iaun Abrahanen Iainkoa, zeña ezpaita gelditu egitetik bere grazia eta egia ene iaunaren aldera. Ni bidean naizela Eternalak gidatu nau ene iaunaren anaien etxera.

        28. Eta neskatxa gaztea goazen lasterka, eta egin zuen hartazko erreporta bere amaren etxean perpaus hekien arabera.

        29. Rebekak bada bazuen anaia bat deithua Laban, zeñak laster egin baitzuen kanpora gizon harengana ithurri aldera.

        30. Ezen ikhusi zuen bezain sarri errestuna eta eskumuthurretako edergarriak bere arrebaren eskuetan eta aditu Rebeka bere arrebaren hitzak, ziotsala, gizon hori horrela mintzatu zait niri: ethorri izan zen gizona gana, eta horra, kameluen ondoan zen ithurri aldera.

        31. Eta erran zuen, Eternalaren bedinkatua, sar adi: zergatik ago kanpoan? alegatu tiat etxea, eta lekhua hire kameluentzat.

        32. Ethorri zen beraz gizona etxera, eta desarnasatu zituzten kameluak eta eman zioten lastoa eta abreianharia, eta ura hanbat haren oñak garbitzeko, nola harekin ziren presunen oñak.

        33. Eta eskañi zioten iatera. Bañan erran zuen eztut ianen, erran gabe erran gogo dudana, eta Labanek erran zuen, mintza adi.

        34. Erran zuen bada, Abrahanen muthilla naiz

        35. eta Eternalak hagitz bedinkatu du ene iauna horrengatik haundi egiñ izan da ezen eman diotza ardiak, idiak, dirua, urrea, muthillak, neskatoak, kameluak, eta astoak.

        36. Eta Sara ene iaunaren emazteak egin dio seme bat ene iaunari iadan zahar egin dela zeñari eman baitiotza dituen guziak.

        37. Eta ene Iaunak iuramentu eragin darot erraten duela, eztiok hartuko emazterik ene Semeari kananearren neskatxetarik, zeñen herrian bainago.

        38. Bañan goanen aiz ene aitaren etxera, eta ene ahaidetara, eta handik hartuko duk emaztea ene semearentzat.

        39. Eta erran nioen ene iaunari, benturaz ezniauk segituko emazteak.

        40. Eta ihardetsi zarotan, Eternalak, zeñaren bisaiaren aitziñen ibilli bainauk, egorriko dik bere aingerua hirekiñ, eta dohatsu errendatuko dik hire bijaia eta hartuko diok emaztea ene semeari ene ahaidetarik, eta ene aitaren etxetik.

        41. Goaten baldin bahaiz ene ahaidetara, orduan deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentuaren madarizionetik: eta ematen ezpalin badarotek, deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentuaren madarizionetik.

        42. Ethorri naiz bada egun ithurrira, eta erran dut, o Eternala, Abraham ene iaunaren Iainkoa, orai dohatsu errendatzen baldin baduk ni nabillan bidea.

        43. Horra egongo naiz ur-ithurriaren ondoan gertha dadillala bada neskatxa zeña ilkhiko baita ur atheratzera eta zeñari erranen baitiot, indan, othoizten aut, edatera ur xorta bat hire pegarretik:

        44. Eta erranen baitarot, edantzak, hik; eta oraño atheratuko diat hire kameluentzat, hura izan dadiñ emaztea Eternalak señalatu dioena ene iaunaren semeari.

        45. Neure baithan mintzatzera akhabatu nuen baño lehen, horra, Rebeka ilkhi da, bere pegarra bere sorbalda gañean duela, eta iautsi da ithurrira, eta atheratu du ura, gero erran izan diot, emadan, othoizten aut, edatera.

        46. Eta berehala beheratu du bere pegarra bere gañetik, eta erran du, edan zak: eta oraño emanen ziotet edatera hire kameluei. Edan dut bada, eta eman diote oraño edatera kameluei.

        47. Interrogatu dut, erraten dudala, noren alaba aiz? ihardetsi izan du, Bethuelen alaba naiz, Nakorren semearena, zeña Milkak egin baitio orduan ezarri diot erreztun bat bekhokiaren gañean, eta eskumuthur edergarriak bere eskuetan.

        48. Gero makhurtu naiz eta ahuspez iarri Eternalaren aitziñean, eta bedinkatu dut Eternala, ene iaun Abrahanen Iainkoa, zeñak gidatu bainau egiazko bidetikan, har dezadantzat ene iaunaren anaiaren alaba haren semearentzat.

        49. Orai bada nahi baldin baduzue baliatu graziaz eta egiaz ene iaunaren aldera, deklara diezadazue: non ez, deklara diezadazue oraño, eta bihurtuko naiz eskuiñ edo ezker.

        50. Eta Labanek eta Bethuelek ihardetsi zuten, ziotsatela, egiteko hori Eternalaganik ethorri da: eziñ erran ahal giñezakek hire kontra ez ungirik ez gaizkirik.

        51. Horra Rebeka hire manuko, hartzak, eta oha eta izan bedi hire iaunaren semearen emazte, Eternala mintzatu izan den bezala.

        52. Eta gerthatu zen Abrahanen muthillak aditu zituen bezain sarri hekien hitzak, ahuspez iarri izan zen lurrean Eternalaren aitziñean.

        53. Gero muthillak atheratu izan zituen zillhar eta urre erreztunak eta tresnak, eta eman ziotzan Rebekari: eta oraño eman ziotzaten present ederrak haren anaiaren eta haren amari.

        54. Gero ian eta edan zuten hark eta harekin ziren iendeek, eta han alojitu izan ziren: eta goizean iaiki izan ziren orduan, erran zuen, bidal nazazue ene iaunagana.

        55. Eta anaiak eta amak erran zioten, neskatxa egon bedi gurekiñ zenbeit egunez, gutienean hamarrez: ondoan gero goanen da.

        56. Eta erran zioten, eztiezadazuela berantetsiaraz, Eternalak dohatsu errendatu duenaz geroz ene bidea; egor nazazue, goan nadiñ ene iaunagana.

        57. Orduan erran izan zuten deitzagun neskatxa eta galde diozogun bere ahoko errepusta.

        58. Deithu izan zuten bada Rebeka, eta erran zioten, nahi dun goan gizon hunekiñ? Zeñak ihardetsi baitzuen, goango naiz.

        59. Hala bidaldu izan zuten Rebeka bere arreba eta haren unhidea, elkharrekiñ Abrahanen muthilla eta haren iendeak.

        60. Eta bedinkatu zuten Rebeka eta erran zioten, gure arreba aiz, izan adi fruitutsu milla milliunka, eta hire ondoreak posedi beza higinduko dutenen athea.

        61. Iaiki izan beraz Rebeka eta haren neskatoak eta igan ziren kameluen gañera, eta segitu izan zuten gizon hura: muthill hark bada hartu zuen Rebeka, eta goan izan zen.

        62. Eta Isaak bihurtzen zen ikhusten nauen bizi-denaren phutzutik: ezen eguberdi aldeko herrian zegoen.

        63. Eta Isaak ilkhi izan zen othoitz egitera larrean arratsaldean: eta begiak altxatzen zituela begiratu izan zuen eta horra kameluak zeñak baitzathozen.

        64. Rebekak ere bere begiak altxatzen zituela ikhusi izan zuen Isaak, eta iauzi egin zuen beheiti kameluaren gañetik;

        65. [ezen erran zioen muthillari, nor da harako gizon hura larrean gure aitziñean dabillana? eta muthillak ihardetsi zuen ene iauna da] eta hartu zuen belo bat, eta hartaz estali izan zen.

        66. Eta muthillak kondatu ziotzan Isaaki egiñ izan zituen gauza guziak.

        67. Gero Isaakek eraman zuen Rebeka, bere ama Sararen tabernaklera: hala hartu izan zuen, eta izatu zitzaion emaztetzat eta maitatu izan zuten: hala Isaak kontsolatu izantzen bere ama hill ondoan.

 

aurrekoa hurrengoa