www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa  

ERRAZU, KOXE

 

                Airea: Urtzo xuria, errazu.

 

—«Erraxu, Koxe, errazu,

Norat joaiten xira, xu?».

—«Hantxe mendian ikusi dixit:

Zonbait bas-urde baduxu...

Ihaut-irian xitxia

Arras on izanen duxu!».

 

Koxe badoa bakarrik,

Ez baitu deusen beldurrik.

Elurra lodi izana gatik,

Han da lekura heldurik.

Bas-urderik ez... xerriak

Zauden metara bildurik.

 

Badoa Koxe abila

Etxerat ixil-ixila.

Beste gizonak oere ohartu

Han nunbait zerbait bazela.

Oro kartuxaz beterik

Badoatzi berehala.

 

Ikusten tu Bordaxurik...

Ez guti estonaturik,

Eta galdetzen: «Norat zoazte,

Oro hola harmaturik?

Gaixtagin zonbeit badela,

Nik ez dut hortaz dudarik!».

 

—«Egun hunat ihizira

Prisa-prisan heldu gira.

Hara hantxetan basa-urdiak...

Orai hurbilduak gira!».

Bordaxurik errepostu:

«Hek gure xerriak dira!».

 

Batek irri, bestek irri,

Oro so zauden elgarri,

Ikusiz hola enganaturik

Irria jauzten zaut eni.

Denek irri egitea

Ez deia bada konbeni?

 

1954

aurrekoa