 |
TOBERA-MUNSTA BATZUEZ
Airea: Nun utzi dun astoa, Mari Kalamardin.
Bi mutiko jin zauzkit
bertsu berri galdez,
Tobera-munstra batzu
muntatu beharrez:
Sujeta zen auzoko
bi senar-emaztez...
Bainan, gizonez gizon,
erran deiet ezetz.
Galarrotsak eskuaraz
egiten direla!
Usaiak begiratu
behar ditugula!
Hori, ene gostuko,
arrazoin ahula:
Gaitza gaitz da eskuaraz
erdaraz bezala.
Ohidurak zaintzen tut
onak direlarik.
Ez dut nahi zikindu
nehoren famarik.
Norbaitek egin badu
behar etzuenik,
Gauzaren xuritzeko
ez dea jujerik?
«Gaitz guziak ez dire
legepean sartzen;
Hortako juiek nehoiz
ez dute punitzen!»
Baditake, bainan nik,
zer nahi dadien,
Jainkoaren gain ditut,
juia ditzan, uzten...
Alegiazko auzi
batzu egitea,
Nehor kolpatu gabe
ongi jostatzea,
Alegre eta garbi
atxikix elea,
Hori zaut duda gabe
kostuma maitea.
Gazteak, munta beraz
ahalik maizena
Tobera hoietarik,
eta jin ni gana:
Ez naiz irrien etsai
ez eta xauxuna,
Nahiz egina dauten
seriosaren fama.
1912
|
 |