www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

SOLDADOGOAN

 

                Airea: Oilanda gazte moko fier bat.

 

Mila zortz'ehun lauetan hogoi

Ta amazazpigarrena,

Erresumaren zerbitzatzeko

Hunat etorri garena.

Penan direnen kontsolatzeko

Orai izan dut ordena,

Nahiz ez dutan ene gradoa

Ofizioan lehena.

 

Zorteak deitu izan gintuen

Beraz, adixkide onak,

Soldadogoaren egiteko,

Oro elgarren lagunak.

Bai eta laster anaiak gare

Hemen guziz eskualdunak,

Aberats ala pobre izanik,

Elgarrez estimu onak.

 

Bai Xuberotik, bai Lapurditik

Eta Baxenabarretik

Etorri izan gira guziak

Hunarat Eskual-herritik.

Bizi berri bat ere kausitzen

Hunaran jinez geroztik,

Pena guziak jasanen tugu

Frantziaren ona gatik.

 

Eskual-herrian, libertatian,

Eder zen gure loria!

Ez baita nihun ere kausitzen

Ez zorion bat hobia.

Giltzen azpira da aldiz hemen

Maiz konplimendu garbia,

Burua gogor duen xoria

Laster kaiolan sartia.

 

Hunat jiteko utzi ditugu

Gure sor-leku maiteak,

Gure burraso eta haurride

Bai eta adixkideak.

Zer bihotz-mina ezarri zaukun

Heietarik partitzeak!

Herriko gure lagun maiteri

Adioren erraiteak.

 

Geroztik hemen izaiten dugu

Bada zerbait nahigabe,

Nik erran gabe badakizue

Guziek dudarik gabe.

Larderiarik handienean,

Libertatiaz ez jabe,

Pena hau dela medio gare

Beraz hemen dohakabe.

 

Horrengatikan eztugu behar

Ez lege hori kasatu:

Zeren bakotxak gure aldian

Behar baitugu pasatu.

Eta Frantzia maitea ere

Behar dugu begiratu,

Bakotxak gure egin-ahalaz

Behar dugu sustengatu.

 

Beraz sobera gogoeta're

Ez dezagula ez egin:

Pena guziak jasan ditzagun,

Bai pazientziarekin.

Libertatia izanen dugu

Bai segur denborarekin,

Eskual-herrian gero gozatuz

Gure herritar maitekin.

 

Penen kentzeko trinka dezagun

Hustuz zonbait baso arno,

Libertateko egun ederra

Guri etorri artino.

Gero guziek elgarrekilan

Erranen dugu oriano:

«Biba, biba, zu, Libertatia,

Gau et'egunak diraino!».

 

aurrekoa hurrengoa