www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

EZTERENZUBI

 

                Airea: Ez eni erran gezurrik.

 

Jin zauzkit erreportxuka

herritar bat edo bi,

Zertako ez dudan aipu

pertsuz Ezterenzubi:

Ez balioz ditakenetz

erran dezadan garbi.

 

Ezterenzubi ez daukat

herrietan mendrena;

Gehiago ere diot:

hura dut nik maitena.

Damurik, hartaz artzeko,

ez bainaiz jakintsuna.

 

Zaharren ganik entzuna

aipa dezaket xoilik.

Uros jakin-beharrenak,

denbora joanen gatik,

Ez bazauzkit gehienak

ihesi joan burutik!

 

Lehen, Ezteren alde hau

bazka-leku omen zen.

Artzain eta aberezain,

bertze nihor ez baitzen:

Oro garaztar karanak,

hunat zirenak biltzen...

 

Etxolak etxetu zuzten,

larreak lur-berritu,

Bazterrak, bidez onturik,

pollikiño herritu...

Hemezortzigarreneko

mendean zen gertatu.

 

Ezteren-gibelekoak,

girixtino kartsuak!

Kapera altxatu zuten,

beira zitzan Jinkoak.

Bainan hartan ertorik ez,

xoilki bikarioak...

 

Eiheralarreko ginen

parropiaz bederen.

Herriz, nundik jin baiginen

hango herritar ginen.

Luis-Felipek oro betan

berex eman gintuen.

 

Legez egina izan da

herri... Ezterenzubi;

Ondoko urtean aldiz

azkenean parropi:

Hemezortzi ehun eta

hogoi-ta-hamazazpi.

 

Lehen ertorak izena:

Hiriarte apeza.

Hogoi eta zonbait urte

geroztik ziren pasa:

Burbote erretor jaunak

ein baitzuen eliza.

 

Eliza horren inguru,

jendea emendatu;

Familiak egoitzetan

goxoki antolatu,

Elgarrekila bihotz bat

bakean bilakatu.

 

Garaziko herrietan

gurea da gaztena,

Eskual-herriko Arbolan

adarrik berriena,

Fruitu hainitz emaiteko

esperantza duena!

 

Atxik dezogun guziek

gure Sor-herriari!

Berma beti ahal oroz

Haren hazkartzeari.

Haitza barna dagokio

Hazi duen Lurrari!

 

1913

 

aurrekoa hurrengoa