 |
ESKUALDUNEN BATASUNAZ
Airea: Lili bat ikusi dut baratze batean.
Nahiz ez dutan nehoiz
eskolarik hartu,
Egun Ernandorena
behar dut aipatu.
Jauna, nahi dauzkitzut
bi pertsu kantatu;
Hutsik egiten badut,
zuk, otoi, barkatu!
Lorez lore dabilan
erlea iduri,
zu ere heriz-herri
zauzkigu ibili,
Ezagutzak eginez
batzu ta bertzeri.
Gutaz zer arta duzun
hortan da ageri.
Orroit gira zu ganik
nola entzun dugun:
«Arbasoen oidurak
begira ditzagun!».
Bai, Jauna, hortakotzat
badukezu lagun,
Nahi baigira izan
zinezko eskualdun.
Eskualdunen usaiak,
bai eskuara ere,
Zori-gaitzez, haundizki
kolpaturik daude.
Gaixoak sendo diten
esperantzan gaude;
Zuzen da izan dadin
norbait heien alde.
Badira bai hortako
bermatzen direnak,
Bereziki eskuara
artatzen dutenak,
Bai aiten ohidurak
beiratzen tuztenak.
Erran dezagun beraz:
«Gora eskualdunak!».
Eskualduna bizi da
Eskual-herrietan,
Bai eta're han nunbait
Arrotz-tokietan.
Eskual-herritik urrun,
sos egitekotan;
Beste batzu dabiltza
arimen onetan.
Eskualdunak munduan
hedaturik hola,
Orok bat egin gabe,
ez gaizke kontsola;
Izpirituz bederen
egin daike hola,
Zainetan balin bada
Eskualdun odola.
Ernandorena Jauna,
zure lagunekin,
eskualdunen gidari,
oro elgarrekin,
Hau dautzuet galdetzen
errespeturekin:
Gure anaien berri
ez daikenez jakin!
Anaien batasuna
altxa dadin gora,
Orroitzapen hori maiz
jiten zaut gogora:
Jakin ahal bagintza
berriak ardura!...
Nun eta nola diren
dugu arrangura.
Guk badugu «Herria»
denen zerbitzuko,
Itsasoz bestalderat
berrien heltzeko.
Hantik baliz ordain bat
guri igortzeko,
Zer zoriona laiken
hori guretako!
Orai erran behar dut
ze dutan pentsatzen.
Han Eskual-herri zonbait
ote den gertatzen!
Hargatik ez gituzte
gu ere ahazten.
Beharduner dituzte
bihotzak zabaltzen.
Airatzen ahal banintz
urtzoa bezala,
Bisitaz joan nindaike
eta berehala.
Bainan hain da ez-deusa
bai ene ahala!
Jainko onak guziak
begira ditzala.
1946'eko buruilean
|
 |