 |
GERLAREN ONDORIOZ
Airea: Adios, izar ederra.
Gerlaren ondorioz
altxatu beharra
Larrerat erori da
eskualdun xamarra.
Dela Xubero,
dela Garazi,
Amikuze bera,
Lapurtar bilakatu,
en'ustez sobera.
Badut, han eta hemen,
plazan ikusirik:
Pilota ala jauzi,
joko orotarik:
Atorra xuri,
gerriko gorri,
gainetik xamarra,
Lerden eta bipilik
beti garaztarra.
Bizarra kenduz geroz
Eskualduna gazte.
Orai bertzerik dago
sudur petik haste.
Frantsesez kanta,
kaskoinez dantza,
pilotan anglesez...
Otxalde, zer diozu
holako urratsez?
Boz ozenik entzun dut,
lehen, mendietan,
Ofizio ederrik
gure elizetan:
Elgar adituz,
xaramelatuz,
han zen han loria!
Pestaren lehen buru
beti gazteria...
Laborari maiteak,
ez barka lurrari!
Lana ohore dela
erakuts haurreri.
Utz Amerika,
herria maita,
holako urtetan
Bizitzia neke da
guziz hirietan.
Ontasun egiteko
huna sekretua:
Igande-arratsetan
goiz huts ostatua;
Bizi xuhurki,
bezti oneski,
ez ahantz geroa,
Fede azkar batekin
otoituz Jainkoa.
1920-eko abendoan
|
 |