 |
IXTORIO-MIXTERIO
Airea: Dotzena bat pertsu berri.
Don Andres eta Xabadin,
Jaun-andre onak Garazin!
Senar-emazte higatu dire
Eihara batekin.
Pausua guti, lo arin,
Harat joan eta hunat jin,
Herri guzirat ereman dute
zonbeit zaku irin!
Behin zer zeien gertatu
nahi nuke esplikatu:
Etxetarikan etziotela
Petirisants kendu...
Anitz gaizki eiten baitu,
Nahi zuten gaztigatu:
Joan den urtean, mendi gainean,
lo zuten kausitu.
Bi mutil gazte doazko,
Beldurrik gabe lotzeko.
Petirisants hor bentzuten dute
bi-biek zalusko,
Estekaturik untsasko,
Bai zango eta bai beso
Eihara-pean ezarri zuten
betikotzat preso.
Nahi zuten erakutsi
Ez dela ez beti nausi!
Petirisantsi egin zioten
mehatxu, erasi:
«Etziauzkuk orai itsusi!
Ez duk eginen ihesi!
Gaizkia nola pagatzen duten
behar duk ikusi!».
Petirisants, hor, lasterka,
Ointusturikan jarri-ta,
Espakaturik ihesi doa,
karrikaz-karrika...
Emazte, haurrek marraka;
Gizonak berriz oihuka:
«Gaixtagin hori ez dezakegu
nehorat moldaka!».
Gizon guziak inguru,
Petiritsantsen haiduru;
Harmaturikan egiten dute
batzuk bester oihu:
«Petirisants hemen dugu!
Arrastatu behar dugu!».
Petirisantsek guzien gatik
ihes egiten du.
Afrikan ala Europan,
Zamal-zarrean kalopan,
Zalu-zalua hura badabil
bazter guzietan:
Ikusiz gure herritan
Langile guti landetan,
Petirisantsa irri faltsuan
dago lorietan.
Segituz laborantzari,
Biltzen dugu osagarri.
Ontasun aski, eta nasaiki
gorputzen hazkurri.
Bainan da deitoragarri,
Gorputz-arimen galgarri,
gazteria da lanaren ihes,
hirirat etorri!
Oro besta, oro buket,
Jan-edan on edo banket,
Bazter orotan holakorikan
sobra dela dauket.
Edari, kafe, xokolet,
nork ere baititu laket,
Petirisantsek joko tu aise,
zeren diren malet!
Lusagar, gaztena, ilar,
Esne, arto eta xingar...
Menaiu horrek emanen dauku
gorputzean indar!
Hartuz aitzur, goldebanar,
Laborantzan gogotik ar!
Petirisantsik etzauku jinen,
ez egun, ez bihar!
|
 |