www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

AITAREN ESKALAPOINAK

 

                Airea: Lili bat ikusi dut.

 

Aita zenak hiltzen

utzi orroipena

Goxoki sartua dut

bihotzean barna.

Ondikoz gal baneza,

enetzat zer pena.

Gutik uste luketen

aberastasuna.

 

Nahi duzue jakin

zertaz mintzo naisen,

Ea joia zerbaitez

naizen urgulutzen.

Ez naiz girgileriez

batere griñatzen.

Has gaiten segretua

lañoki salatzen.

 

Eskalapoin pare bat

dut neure sujeta;

Estrenatu gabeak,

hil zelarik aita.

Egin gogo zituen

ohetik jeiki-ta;

Herioak goizegi

ein zion bisita.

 

Azken erreberrian

zituen aipatu:

«Beude urrun zapetak,

heiek naute hoztu!

Ekar eskalapoinak,

hetan baitut gostu;

Ile-galtzerdiekin

behar tut goxatu!».

 

Ez badut begitartez

aitaren eiterik,

Bertzalde badut asko

haren heinekorik:

Kasko berdin gogorra

bonetaren petik,

Zango ttipi berdina,

bideko ernerik.

 

Eskalapoin umezurtz,

ene izariko!...

Hil-mezatik nigarrez

itzuli zeneko,

Amak heier so, zautan

erran bekoz-beko:

«Ba ahal tuk, orroituz,

noizbait ibiliko!».

 

«Ibiliko ditudan?

oi, ama, ez duda!».

Geroztik urte oroz,

joan deneko uda,

Eskalapoin-aroa

enezat heldu da:

Hek soinean, neguko

gaitzik ez da konda.

 

Bai ekentzen dautate

oinetarik hotza,

Hala-hala kar batez

sustatzen bihotza.

Gogorat heldu zaizkit,

—hau dut hau laguntza—

Aitaren urrats zuzen

eta boz beratza.

 

Orroitzapen horiek

mezuka ni baitan,

Nola neure burua

zaindu behar dutan

Etxeko guziekin

bide xuxenetan,

Ohorezki ibiliz

urrats guzietan.

 

1907

 

aurrekoa hurrengoa