www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

FIRMA GABEKO APEZ-JALE BATI

 

                Airea: Jakintsunen arabera.

 

Apez-jale basa batek

erran baitu laidoka:

«Apezak burua xilo:

koroa duke marka!»,

Nahi diot egun eman

arrapostu koplaka,

Ez dezan nehor apezik

hemen goitirik joka.

 

Errak, to, apez-jalea,

mokoa duk xorroxko!

Hi eta ni nor zer gaituk

jaun hoiek jujatzeko?

Guk deus ere etzakiguk,

hek bazakie asko:

Amost urte eskoletan

eman tie hortako.

 

Koroa lehen erregek

ziteian karreatzen.

Orai berriz garrait-sari

askotan duk ezartzen.

Ez duk, ez, buru hutseri

holakorik eskaintzen;

Apeza ere koroak

handizki ohoratzen.

 

Bazakiat izan dela

Jesusen hauzi hartan

Koroatzen itsusi bat

Kristo trufatzekotan.

Zer huen hik ere nahi

xede gaixto beretan

Apez koroa aipatu

erdainu karkailetan?

 

Apezak dik ohorezki

Jesusekin sofritzen,

bainan hik heure burua

nola ez duk ttipitzen!

Hihaurk duk heure zentzua

funtsik fabe agertzen

eta bihotz eskasia

perrentean salatzen.

 

«Apeza ez nehoiz hunki

eroria badere»

Zioteian arbasoek,

eta badik kolore:

Jaunari eman direnak

Jaunarenak baitire,

Hek kolpatuz, kasu hura

ez kadian hasarre.

 

Aipatu dudan trixteak

ez du kuraia handi:

Gordeka paperak ditu

barreatzen hor gaindi!

Ez bada arras putruna,

argirat ager bedi.

Nik leialki sinatzen tut

bertsu hok: Etchamendy.

 

1905

 

aurrekoa hurrengoa