www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

UHOLDETIK LANDA

 

                Airea: Andereño bat ikusi nuen.

 

Uri-erauntsi izigarriak

erori dire mendian,

Urak burrustan jautsi baitire

arrabost gaitzen erdian,

Arbolak eta arrokak ere

errotik joanez pasaian;

Ibai guziak hantu zitzauzkun

denak fundituz zelaian.

 

Etxe batzuek sukalderaino

ur zikinaren bisita!

Errekak oro gaindi eginak,

zoin itsusi heien bista!

Ardi, urde hil, muble, arropa

nahas-mahas igerika!

Amak zeinatuz jabal zadien

Jainko jaunari otoizka...

 

Zer desmasiak, zer miseriak

etxalde askorendako!

Alorrak zikin, pentzeak berdin

uztak ez deusetarako!

Murru harriak zimenduetan

kordoka daude hanixko:

Ez ahal dire halako batez

zorigaitzez lehertuko.

 

Arnegi hortan muttiko baten

berri trixtea da jakin!

Mixel heldu zen eskol-etxetik

gogo-bihotzak zoin arin.

Serorateiko zubia urak

ereman du haurrarekin...

Bazterretikan denak oihuka

eta deusik ezin egin!

 

Polit-enetik aitak, jin-eta,

jauzi ur basa hoitara

Bainan alferrik zoko miaka

bilatzen du bere haurra.

Zurrumilotan gutik egin du

ez baita ito ber-bera:

Auzo batzuek doi-doietarik

bizirik dute atera!

 

Mixelen gorputz miko gaixoa

zonbait egunen buruan

Biziki urrun atxeman dute

ibai-birako batean...

Pena handiak gertatzen dire

burrasoentzat munduan!

Urrikaldurik parte dugun har

hekien bihotz-minean.

 

Uholde horrek malurtuetan

behardunak baditazke.

Heien onetan, entzun dugunez,

eginen da zenbait eske.

Gerla onduan nahiz bizia

denentzat den aski neke,

Nola kasuan sorraioturik

zikoitzak ager gintazke?

 

aurrekoa hurrengoa