 |
OBEDIENTZIAZ
Airea: Ikusten duzu goizean...
Itzain bat zohan bidean
idi-orgen aintzinean,
akulua soin gainean;
idiek ere segitzen dute
nausia urrats onean;
gauaz ala egunean
gertatzen ziren gunean,
beti leialtasunean.
Noizbait bada hasi ziren
idiak arranguratzen
anitz zirela nekatzen:
bide patarrak lur-lan gogorrak
zeieztelarik gertatzen;
nausiak ditu laguntzen,
adarretarik tiratzen,
akuluttoaz sistatzen.
Akuluaz ez guxtatuz,
hasi ziren sudur-huxtuz,
orger ostiko tiratuz,
itzain onari eskapatzeko
egin ahala bermatuz;
nausia zoan penatuz
idiak ezin moldatuz,
beti zohatzin tematuz.
Temak deus onik ez dauka,
idiak bide bazterka
partitu ziren lasterka;
nausiari ez segitu nahiz
hor eman ziren trebeska,
herrestan eta punpeka,
jo zuten peko erreka,
ein ziren mila purruska!
Akuluaren gisara
egiak gure jaidura
sumintzen dauku ardura;
gure buruz gain bizi nahiak
eiten du gure malurra,
utziz urgulu galkorra,
gaiten beraz gu baitara
bizitzekotz deskantsura.
Gauza bati dut pentsatzen,
nere baitan dut senditzen,
ez dela aise zentzatzen...
gazte maiteak, ikas zazue
nagusier obeditzen,
kontseilu onen segitzen,
behar delarik sofritzen;
gero ez da urrikitzen.
Sortzean inozentzia,
gero jiten da zentzia,
Jaunaren probidentzia;
Jainko onari obeditzia
zer bake gozo eztia!
nik ere hortan bizi
iragaiteko guzia,
galdegitzen dut grazia.
1929
|
 |