 |
KATOLIKO BATASUNA
Airea: Eskualdun bat zen itsu eta pertsulari.
Horixe da Galerna
Frantzia barnetik:
Denak inarrosten tu,
zoin bere gunetik.
Apalak, aberatsak,
barnetik, kanpotik,
Bai etare Eliza,
guzien gainetik.
Galerna horren pean
xede hau badute:
Fraide eta serorak
kendu nahi tuzte.
Horier jazartzeko...
hobena nun dute?
Holako desmasiak
geldi ordu luke.
Gaixtaginak kargutan
ditugu ikusi;
Gure bake gozoa
hek dute nahasi...
Otsoa artaldean
ez uztekotz nausi,
Iratzartzen norbaitek
behar zuen hasi.
Castelnau jenerala
hor zauku xutitu.
Gu haren oihuari
milaka segitu.
Oraitikan elizak
armadak baditu.
Jainko Jaunak zerutik
lagunduren gitu.
Soldado izan gira
Erresumarentzat,
Bai eta obedient
hango nausirentzat.
Soldado gira orai
gur'elizarentzat,
fidel izan gitezen
buruzagientzat.
Fidelki bat eginez
orok elgarrekin,
Indarrik handiena
dekegu gurekin...
Xinaurri ta urzuak
zer ein zuten behin,
Kondatuko dautzuet
mila plazerrekin.
Itsas hegi batean,
hor, jaun-ihiztari
Tiroa tiratzera
zohan urzo bati,
Xinaurriak urzoa
baitu urrikari,
Ausiki bat ein zion
ihiztariari.
Ihiztari jauna zen
jauzian gibeldu
Eta urzoa aldiz
airian partitu.
Jaun harek xinaurria
itxasoan sartu:
Gaixoak, hor, bizia
abantxu du galdu.
Xinaurriaren lagun,
urzoa, flafla-fla,
Lasto piru batekin
han zen berehala.
Xinaurria emanik
lastoño hartara,
Mokoan baderama
berriz leihorrera!
Hersturetan bagira,
zorigaitzez, egun,
Gu ere izan giten
batzu bertzen lagun:
Katoliko guziek
bat egin dezagun!...
Jainkoa norekin den
ez dea ezagun?
1926
|
 |