 |
APEZ-GAIERI
Airea: Oi Betleem.
Haur gaztea,
Norat zoaza bide hortaz
Haur gaztea?
Nahi duzu apeztea,
Izpirituaz argiturik,
Amodioaz su-harturik,
Haur gaztea.
Dohatsua,
Hel bazinte zure xedera
Dohatsua!
Azkar bedi zure sua!
Gal-bidetik zare atera
Semenario batetara...
Dohatsua.
Beti lana
Behar duzu hemen maitatu,
Beti lana;
Sari ona dakarrena.
Gorputzeko indarrez baino
Izpirituaz gehiago
Beti lana.
Mundu petik
Lagun batzu zuri oihuka
Mundu petik:
«Haugi gure ganat hortik!».
Orduan hetaz orroitzean
Gudu bat hasten bihotzean
Mundu petik.
Munduari
Beha bat emaiten diozu
Munduari;
Haren ondorioari;
Bainan ez diozu kausitzen
Auhe, min eta pena baizen
Munduari.
Ordutikan
Mundua arbuiatzen duzu
Ordutikan,
Sendimendu bizietan;
Nahi duzu zure bihotzez
Jabetu zeruko dohainez
Ordutikan.
Oi! ordena,
Karguetan den handiena
Oi! ordena.
Jesus-Kristoren Ordaina.
Memento baten pairamena,
Gero betiko zoriona.
Oi! ordena!
1908
|
 |