www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

ELIZARI

 

                Airea: Piarres itsasoan arraintzan

                edo hamar manamenduen airean.

 

Egun nahi dautzute,

Eliza maitea,

Zure ganik urrundu

betikotz bakea.

Arimetan baituzu

hedatzen fedea,

Argitan erakusten

zeruko bidea.

 

Etsaiak bereturik,

zuhaurren haurretan

Zure kontra zauzkitzu

altxatu harmetan:

Burdin-barra, marteilu,

aizkorak eskutan

Zure bortak aurtikiz

lurrerat pusketan.

 

Eta heien laidoez

bihotza zaurtua,

Boz hunkigarri batez,

Eliza saindua,

Umilki deitzen duzu

Zure haur galdua:

«Itzul hadi ni ganat;

utz-ezak mundua!».

 

«Enetzat herran bizi,

zer huke saria?

Eternitatearen,

pena latzgarria.

Izaiten baduk hire

hutsen urrikia,

Jinkoak eginen dik

miserikordia».

 

Barka, otoi, Eliza,

zure haur hoieri!

Zeren ez baitzakiten,

zer zitzaitzun ari...

Balakite zein zaren

perfet eta garbi,

Zure laidostatzera

ez laizke atrebi.

 

Zure haur guzieri

erakusten duzu

Oro behar girela

zure ganat bildu.

Bakotxa gure hutsez,

apaldu, umildu,

Bide hortaz bakezko

estaturat heldu.

 

Nahi dugu zurekin

atxikiz eskua,

Zure argiarekin

iragan mundua,

Eta hil ondokotzat

zure lur-saindua

Izan dadila gure

ezurren lekua.

 

Herri batek lurrean

elizarik gabe

Iduri du ardiak

artzainikan gabe.

Ez balute berekin

norbait begirale,

Gizonen ontasunak

laster gal litazke.

 

Jesus Jauna, zerurat

zu iganez geroz,

Zure ordain Eliza

hor dugunaz geroz,

Iguzu zor diogun

karrez, amodioz,

Orok maita dezagun

gure bihotz oroz.

 

1906

 

aurrekoa hurrengoa