 |
PETIRISANTS EDO GOSETEA
Petirisantsek zion
gizon behar bati
Abendoa hastean
letra bat igorri:
«Etxean badukanez
janari, edari,
Ikustera laburki
nahi nauk etorri!».
Arrapostu ein zion
bipil eta labur:
«Mandatari maltzurra,
ez nuk hire beldur:
Nahiz nizan etxean
guzietaz xuhur,
Lanetikan bizia
badikeiat segur».
Bada negu beltzean,
aste bakar batez,
Hersturan gertatu zen
lan-biderik gabez.
Andria eta haurrak
zagotzan nigarrez,
Petirisans higuinak
bisita beldurrez.
Astelehen goiz hartan
argira bi oren,
Ohetikan jeikirik
gogotan eman zen:
«Auher egonez ere
deus ezin ideren...
Mendian hil dezaket
erbi bat bederen!».
Art-izarra zeruan
agertu orduko,
Mendietan zabilan
zerbait bilatzeko.
Nihun deus ez ageri
eguna doako.
Oihanean sartzen da
etxerat jausteko.
Bet-betan aditzen du
zerbaiten azantza,
Ikustean jartzen da
lazturik gorputza:
Urritz baten gainerat
igaranik hartza,
Arbolaren azpian
Basurde bat gaitza.
Uzta-hur har eta jan
hartz hura ari zen.
Artetan pikor zonbait
zitzaion erortzen.
Hartzari eroriak
basurdeak biltzen.
Horrek zion hartzari
gogoa sumintzen.
Ihiztari gaizoa
ez zen bere baitan,
Ez jakinez zer egin
tente zagoen han.
izialdura nausi,
zain oro ikaran,
Baleki-bal'hartzari
emaiten da miran.
Banp! Hartzaren burua
balaz hor da joa.
Hartza basurdearen
gainera badoa,
Diolari: «Ikusak,
hi lagun gaixtoa,
guri dezaketanez
nik hire kaskoa!».
Basurdeak hartzari:
«Alimal'asprea,
Ez nuk ez ni hobendun,
har-ezak epea!
Hobe diagu biek
elgar aditzea,
Gaztigu baino lehen
gauzak pizatzea!».
Hargatik hartzak zuen
eman pusakua:
Hartza ere abantzu
biziz gabetua.
Basa-urdearekin
eginik gudua,
Azken loak hartzeko
jin zaio ordua.
Ihiztariak ez du
ez buruan hatzik!
Ez eta're egiten
gibelaz azantzik...
Laster ihizieri
hurbiltzen da botzik,
Ikusiz ez dutela
gehiago hatsik!
Mandoan ezarririk
guziak artoski,
Irrintzinaz etxerat
badoa airoski.
Petirisantsi zaizko
zainak inarrosi,
Behatzen du eginez
lau bost aharrosi.
Ihiztari urosa
etxera zenekotz,
Petirisants ere han
hurbil ze ordukotz.
Agintza hori hola
gertatu zelakotz,
Urrundu zitzaioten
hantik sekulakotz.
1923
|
 |