www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

LURRAREN UZTEAZ

 

                Airea: Adizak ezkongeia... edo Ene izar maitia...

 

Suieta xahar bainan

kantore berria.

Alfertzen ari dela

biziki jendia!

Laborariak hartzen

hiriko bidia...

Lanean guti ariz

ongi bizitzia,

Horra zer litakeien

hainitzen nahia.

 

Zentzu aski duenak

dezake konpreni

Erran dugun manera

ez dela komeni,

Bizitzekotz lanean

behar dela ari.

Jainkoak egin dauku

manamendu hori.

Xuhurra dukeiena

dakiola segi.

 

Etxean dagoela

beraz zentzuduna,

Hortarik heldu baita

haren zoriona.

Ez da ez beti uros

hirirat doana:

Han ere aurkitzen da

segur asko pena:

Nahi baino maizago

hastio den lana.

 

Hirian ikusi dut

herritarra frango,

Hemen aisa egiten

baitzuketen bringo,

Han beti kargan eta

ororen esklabo,

Bixtara heldu baino

han hil nahiago:

Hoien amets ederra

hortan da akabo.

 

Hau ere behaut erran,

ez bainiz herabe,

Baitut zonbait kusirik

hotarikan ere

Pala eta jatsekin

hiri-xahutzale,

Hemen gaindi lur-lanaz

zirenak ahalge,

Erakaspen eder bat

ukanik baitaude.

 

Askotan holaxe da

jaun-andren bizia!

Ez ote doa triste

hola familia?

Eta biek badute

maite ostatia,

Zoin den deitoragarri

haurren estatia,

Ogitikan hasirik

Heien miseria.

 

Hok zer ote ditaizke

hurran egunetan?

Nola kusten baitute

orai bazterretan

Etsenplu on gutxiko

beren ait'ametan.

Katixima ez haizu

gaixoek eskolan!

Zonbat burraso makur

mende triste huntan!

 

Dolugarri, langile

federik gabia!

Harentzat ez da errex

zuzen bizitzia.

Denentzat izan nahi

hemen pagatia,

Katiximan ez baitu

hauxe ikasia,

Horren penen saritzat

dagola zeria.

 

Behazazue bada

hiriko plantari:

Heriotzea frango,

ohointzak nun nahi!

ez jakin nola fida

asko gizoneri:

Jainkoaren Legea

ez dute ikasi:

Gizonenez gisala

ez dira beldurti!

 

Jainko Jaunaren ordain

ait'amak mundian,

Haurrak atxikitzue

ahalaz etxian.

Beti xuxen gidatuz

zeruko bidian,

Bat ere ez dadin gal

zuen eskasian,

Aisa kondu maiteko

azken egunean.

 

Gu herrian baigaude

holakorik gabe,

Sortu ginelakotzat

laborari seme,

Burraso giristino

hoberenen ume,

gostura bizi gira

elgarren fagore;

Lanak ere ez gaitu

lotsatzen batere.

 

Ez girade bakarrak

herrian gaudenak,

Hemen baitaude ere

nexka hoberenak.

Etsenplu on emaile

etxean daudenak,

Geroko haurrendako

behar diren amak,

Hoitan har baititazke

geroko lagunak.

 

Andereño horier

hau dut erran nahi:

Lagun zenbait baitute

hirietan sehi,

Karakolak bezala

hek direla bizi,

Irabazi guziak

soinean ibilki:

Ezkondu nahi,bainan

mutxurdin egoki!

 

Barka dezadazue,

hau erranik hemen:

Egia, den bezala,

beti dut emanen.

Donado bat naizela

duzue erranen:

Andrerik ez dudano

hala naiz egonen,

Ezkondu nahi nuke

zahartzian bederen.

 

1928

 

aurrekoa hurrengoa