www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

XAPELKETA

 

Nahiz ez nizan pertsularia,

nahi nikezi mintzatu.

pertsularien egun ederra

neure maneran aipatu.

Donibaneko hirian dira

elgarrekilan gertatu.

Heien pertsuek oro gituzte

ezin hobeki gustatu.

 

Garazi huntan gudukatzeko

hautatu dituzte zortzi.

Egin ahala ein dute elgar

bizirik nahiz ihortzi.

Bainan lan horrek ez bide deie

makur gaixtorik ekarri.

Adixkideki eman dituzte

denek eskuak elgarri.

 

Mende huntako josteta tzarrek

arima dute zikintzen.

Pertsularien solas garbiek

bihotza dure arintzen.

Trixte direnak balin badira

heien aldean gertatzen,

Irri batekin bozkarioa

denetan dute ezartzen.

 

Jende guzien agradatzeko

pertsulari onak dira.

Eskualdun besten distiratzeko

lore ederrenek dira.

Hortako diren gauza guziak

heldu baitzauzku eskura,

Eskual-herria ohora bedi

beti atxikiz eskuara!

 

Beraz xapeldun nor gertatu den

orai erran nahi nuke.

Oro berdintsu diren denboran

bat hautatzea da neke.

Gure nausiek jujamendua

xuxen egiten baitute,

Aldi huntako Mattin Ahetze

lenbizi ezarri dute.

 

Xapelik gabe gelditzen dena

orai kontsola dezagun.

Orok xapela nahi dutela

ez dea aise ezagun?

Beste urteko elgarrendako

egonen dira barrendun...

Bakotxa bere aldian segur

izanen dira xapeldun!

 

1951

 

aurrekoa hurrengoa