www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

BEILARIEN IXTORIOA

 

                Airea: Zazpi sos banituen osabak emanik.

 

Behin hiru beilari

abiatu ziren

Zion ikusi nahiz

eta Jerusalen:

Xinaurria, ttirritta,

xipa hirugarren.

 

Lehen arratsaldean,

ur-eskasez naski,

Xipak akidurari

ezin ihardoki;

Hil zen, eta lagunak

beilari jarraiki.

 

Jin zenean negua

hotz eta gordinik,

Urrun ziren oraino

Jerusalenetik;

Hor ibai bat izanki

arrunt hormaturik.

 

Ttirritta jauzi batez

gaindi da pasatzen;

Xinaurria hormarat

aldiz menturatzen,

Gaixoak ez zakien

irriskua zer zen.

 

Horra zangoak horman

hertxiki hartuak:

«Nausi dena urrikal!

—dio xinaurriak—

Horma, nausi baitzazkit,

utz ene zangoak!».

 

Hormak ihardesten du:

«Gaixo xinaurria,

Niri aise nausi zait

iguzki bizia;

Urtzen eta suntsitzen

ahal nau guzia!».

 

Entzunik iguziak

du erreferatzen:

«Niri lano lodia

aise zait nausitzen;

Nahi duen bezala

ari nau itzaltzen!».

 

Lanoak bazterretik:

«Nausi dut haizea.

Harek nau barreatzen,

tzarra ez bertzea;

Segur merezi luke

preso ezartzea!».

 

Haizeak arrapostu.

«Zertan naiz ni nausi?

Gelditzale baditut

milaka harresi;

Murruak igortzen nau

gibelat ihesi!».

 

Murruak ere badu

zerbait erraiteko:

«Nik nausi garratoina;

banauka meneko,

Barnetik ausikika

hutsik botatzeko!».

 

Garratoina hasten da,

dena arrangura:

«Nik ere badut etsai,

oi murru minbera!

Gatuak ñaka batez

biltzen nau tripara...».

 

Denak hola baitziren

kasailan mintzatzen,

Tirrittak xinaurria

soinerat du biltzen,

eta hormaren petik

osorik jalgitzen...

 

Beilariek bidean

zioten elgarri:

«Zonbat indar munduan

elgarren galgarri;

adixkidantza segur

nausi da orori!».

 

aurrekoa hurrengoa