www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

MAÑEX TTIPIAZ

 

                Airea: Partitu nintzen herritik.

 

Partitu zauku etxetik,

Gu denak trixte utzirik,

Hamabi urte zituela

doi-doia konpliturik.

Nola ez egin nigarrik?

 

Iguzki kolpe samina,

Semea kendu daukuna!

Zonbait egun zauku bakarrik

eri handi egona,

Buruko gaitz batek jana.

 

Gaixo haurra dena amets,

Angles, latin eta frantses!

Eskuaraz halere ari zen

Jainkoari otoitzez:

Nahi ela egin apez.

 

Galde hori alferretan

Egun oroz hamarretan!

Zer zinen ba, Jainko maitea,

aingeru-beharretan?

Nor sar zure konduetan?

 

Jauna, zuk zinaukuneman,

Zuhaurek orai ereman!

Apalki zure nahiari

gaude errespetuan.

Bil Mañex zure zeruan.

 

Haur gaixoa, gain hortarik,

Hago gutaz orroiturik!

Sor-etxea zain diezaguk

Gaizki guzietarik!

Hiri maiteki gaudezkik!

 

1913

 

aurrekoa hurrengoa