www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

LABORARIEN ALDE

 

                Airea: Partitu nintzen herritik.

 

Lur-bazterretan errege

Laborariak girade:

Nun sortu eta han dohatsu,

lanean betiere,

Bihotza beti alegre.

 

Argi deneko, laudetak

Hasten ditu bere kantak;

Nik ere pentze-alorretan

Jalgitzen tut nereak,

Lan denborako aireak.

 

Mundua hor dut meneko,

Hedatua enetako,

Haizia musikan ari zait

beharrien goxoko;

badut ere gai begiko.

 

Enetzat mendiak berde

eta zelaiak kolore.

Enetzat iturriak argi

bai eta fresko ere,

Ibaia dena kantore.

 

Enetzat urdin zerua

Eta urre iguzkia.

Hori-gorri gau ederretan

erdi-lo ilargia,

Enetzat argi guzia.

 

Eskalapoinak soinean

Banabil bide hoietan.

Lepoko-korbatarik gabe,

pedazuak galtzetan,

Eta urtutsik askotan.

 

Hiritar alfer aseak

Eta karrikes goseak

Biek trufaz deitzen gaituzte

arto mindu jaleak,

Xixari pikatzaileak.

 

Gizagaizoek zer dute

Xoilik zerbait izan uste?

Buruz, besoz, zangoz, behakoz

direla gure bete,

Frogatu behar lukete.

 

1907

 

aurrekoa hurrengoa