 |
SOSAREN ESKLABOTASUNA
(Sosa mintzo)
Deitua gatik Urre
Zilar eta Kobre,
Eni emana gatik
edozoin kolore,
Lehenago banuen
denetan ohore,
Orai ez gehiago
estimurik ere...
Lehen gazte zuhurrak
jan-edanetako
nitaz griña bazuen,
berdin beztitzeko.
Dotea segur zuen
ezkontzen zeneko,
Familia eder bat
geroan hazteko.
Aitatxo hor jarria
ateaz kanpoan
Pipa zango luxe bat
emanik ahoan,
Amaxo're han baitzen,
ni haren altzoan,
Biek nindabilaten
Karesa goxoan.
Egun garbi ederra
zelarik neguan,
Ekitatzen ninduten
iguzki beroan.
Gero amaxok sartuz
lihozko xakuan,
Pausuan jartzen nintzan
kutxaren xokoan.
En'egoitza goxotik
hor naute kasatu;
Geroztik nehun ere
ezin naiz pausatu:
Gau-egunak jauzteka
behar tut pasatu.
Nik ez dakit jendea
zerk duen zoratu.
Zoramendu hortarik
jenden argitzeko,
Hitz bat erran nahi dut
denek aditzeko:
Gaizki erabiltzetik
ni begiratzeko,
Guziek har nezaten
obra onetako.
Ostatu merkatutan
gizonak nabilka,
Herrestan, edarian,
beti igerika:
Traidorekerietan
zonbat itzulika!
Zoin dohakabe nizan
ez dirot esplika.
Oraiko andrekin dut...
kasik etsitzeko:
Botaka nabilate
moden segitzeko.
Tinduz emokatuak,
erdi-beztitzeko!
Zer etxekandre-gaiak
menaian sartzeko!
Zuhurtzia gaixoa,
nun ote habila?
Hi galduz geroz, nitaz
ez die axola!
Hanbat gaixto berentzat:
ni ibiliz hola,
Zaluxko joko die
errekaren zola.
1949
|
 |