 |
HALAKO ANDERER ETA HEIEN IDURIKOER PERTSU BERRITAN BI HITZ
Airea: Agur adixkidea, Jinkoak egun on.
Aita batek ziozkan
behin seme bati
Artaldetikan eman
beretzat bi ardi.
Zion: «Hoien intresa
kontserba baladi,
Umea haziz daitek
artaldea handi;
Denen begiratzera
beraz berma hadi».
Semeak estimatuz
aitaren agintza,
Gogoan hartu zuen
aitak erran hitza.
Bere bi tresoretan
badu esperantza:
Kar batek hartu zuen,
bai, haren biotza,
Zoinek emanen zion
lehenik bildotsa.
Arraltsade batez da
semea ohartzen:
Bat umearekilan
etxerat etortzen!
Bertze ardia aldiz
nihun ez agertzen;
Ez zezakeien asma
zer zaion gertatzen...
Griñan dagolarik da
iluna hurbiltzen.
Bertze ardia laster
ikusten du hantxe,
Oihanerat dohala
etxerat jin orde:
Bildots sortu berria
nahi zuen gorde;
Umeño haren karga
baitzitzaion dorpe,
Amak eman ziozkan
hiltzeko lau kolpe.
Gau ilunak gogoa
arintzen ziola,
Erran zuen: «Ibili-
-agatik nik hola,
Noren etazertako
duket nik axola?
Fama emailerik ez!
Libroki nabila!
Oi zer bizi goxoa!
Ni naiz, ni, abila!».
Ardi atrebituak
atsegin heietan
Etzuen laster iraun,
sartu zen penetan:
Gaitz bat sartu zitzaion
betikotz zainetan.
Egun bat ontsa bazen,
bortz egun herrestan.
Halere bizi nahi
ideia beretan!
Seme harek geroztik
Ardi batetarik,
Bai eta ardi haren
umen-umetarik,
Ibiltzen du mendian
artalde ederrik...
Bertze ardiak ez du
agertzen umerik:
Denbora alferretan
dohako trixterik.
Amaren utsez hola
galduz ume hura
Jabeak ontasunik
galtzen du sobera.
Hortakotz du bientzat
estimu bedera;
Nola izan dezake
amodio bera?
Bat maite-ta bertzeaz
higuintza, kolera...
Erresuma guziek
zioten elgarri:
«Frantses populua da
orai dolugarri:
Ume sobra galtzeak
du apal ezarri!».
Zentzu guti duenak
eginen du irri.
Aipatzea bera da
nigar egingarri!
Nun zer galtzeak diren
populuendako,
Jinko Jaunak bakarrik
ikusten tu oro.
Ardura balinbada
zerbait jasaiteko,
Nondik heldu zaizkigun
dugu ikusteko,
Maiz aski dire obrak
agertzen lekuko.
Nork ere hartzen baitu
plazerren bidea
Lur huntan berean du
doblezka kaltea.
Garbi izaiteko har
dezagun xedea.
Urosa naho denak,
atxikiz Fedea
Segi dezala beti
Jesusen legea.
1921
|
 |