www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bertsuak
Manex Etxamendi
1895-1954, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Antzerkia, Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1990

 

aurrekoa hurrengoa

MAÑEXEN KOPLAK

 

                Airea: Sortu nintzan neguko gauik hotzenean.

 

Norte Ameriketako

eskualde batean

Mendiz-mendi nabila

artalden artean.

Martxo ilabeteko

gauaren minean

Apur bat gelditzen naiz

desertu batean.

 

Izarrek zerutikan

dute distiratzen,

Mendi gora orotan

elurrak xuritzen.

Zerbitzu hoberena

zerk dautan bihurtzen,

Eskual-aire gozoan

hasten naiz kantatzen.

 

Hartz-lehoinek bakarrik

bainaute entzuten,

Beren orro saminez

dautet ihardesten,

Iduriz oiharzunek

harrokak airatzen,

Bainan horien gatik

ez naiz ikaratzen.

 

Deusik hurbiltzen bazaut

gaizki egiteko,

Lagun bat ona badut

eskuan hartzeko:

Eskualdun makila

neure zerbitzuko.

Ni xutik nabilano,

hau ez dut utziko.

 

Indio, Xino, Moro,

badire bakarrak!

Salbaiez beterikan

hemengo bazterrak...

Haukien aire eta

behatze samurrak

Laster eztitzen ditu

makilen beldurrak.

 

Makila eder hori

mendian ibiliz

Arrotz batzuek dautet

behatu bortz aldiz,

Elgarri ziotela

jelosia haundiz:

«Ebats nirok bi sosen,

itzalean balitz».

 

Segi hadi enekin,

makila maitea!

Estimagarri zautak

hire ohorea;

Ai! hitaz gabetzeko

banu nik zortea,

Nola segi nezake

ene artaldea?

 

Oihan beltzetan barna

ibilia gatik,

Ez duket zeren izan

otsoen beldurrik;

Makilattoa gora

altxatzen badut nik,

oro urruntzen dire,

zangoak arinik.

 

Xori batek daut erran:

Eskual-herrietan

Makilak dagotzila

presodengietan;

Arrotzek, eskualduner

kendu eskutikan,

Ber-hetaz zafratzeko

nahikarietan.

 

Horra gure etsaiek

zer duten pentsatu.

Gu behar gituztela

poxi bat zentzatu.

Berentzat naski deusik

etzeie bekatu:

Apez-geien eskolak

dituzte zerratu.

 

Behin kendua-gatik

berriz egiteko,

Ez dukete kreditik

lan horri lotzeko;

Milaka baditugu

berriak hartzeko,

gure osasun eta

elizen zaintzeko.

 

Bertzeren trufa gaixto

eta maleziak

Ezagutzen tu orai

eskualdun guziak.

Makilez ditzagula

berri justiziak;

Arrotzez egin-araz

kanpora jauziak.

 

Eskual-herritik kanpo

Eskualduna frango

Begirare zuekin,

hor bat egiteko.

Dezagun beti elgar

susta eta bero,

Jainko onak adituz,

orai eta gero.

 

aurrekoa hurrengoa