 |
JULETXU
Zeure betiko bizkortasunaz,
Jolastutia goguan,
Txorija legez ikusten ziñan,
Jolastuteko lekuban.
Ixarrak baño begirakune,
Argijagua zenduban,
Maite ta pozez zeunkazan beti,
Aititak bere onduan.
Lorategiko lora ederra,
Zeure gaztetasunian,
Juaten ziñan ikastetxera
Goiz eta arratzaldian.
Bed alaitzu, beti saltoka,
Beti gogaldi onian,
Aitita pozik, zengozanian
Bere begijen aurrian.
Zu baño argi alayagorik
Etzan ixarren artian,
Aingerutxu bat dirudixula,
Zeure galantasunian.
Zoragarrizko loba lastana,
Aititaren bijotzian,
Atsegingarri ixaten ziñan
Ikusten zenduzanian.
Zer jazo yatzun ogeratzeko,
Amabigarren urtian,
Jolasaldijak atzeratuta,
Adiñik bizkorrenian?
O geixo deunge bildurgarrija
Sartu yatzun gorputzian,
Ardurak eta osagarrijak,
Oso alperrik zirian!
Artegatasun indartzubagaz,
Jaurti jaten zendubana,
Aztu zenduban jolastutia,
Beti goguan zeunkana.
Guztijak gogoz juaten ziran
Ardurak artzen zugana,
Naibageturik ikusten eben
Itzaltzen ziñoyazala.
O loba lastan, bijotzekua,
Egun batetik bestera
Aldatu ziñan osasunetik,
Guztiz aringo iltera.
Ume ziñala, Jaungoikuaren
Aginduba egitera,
Jarraituteko, pekatu barik,
Emetik zerubetara.
|
 |