 |
MARI PEPAK SEMIARI
(«Euskal-Esnalea»n)
Ogetazortzigarren urtian,
Zatortaz, seme, etxera;
Zer billatzera juan ziñian
Gogo beroz erbestera?
Zakelak utzik dakazuzala,
Eskeko baten antzera
Eta ganera, zer dirauztazu?
Aztu dozula euzkera?
Naibagetu da nire bijotza,
Ai seme, ori da lana!
Emen daukazu antxina legez,
Nik neuretzako dodana.
Baña, zauri bat sortu deustazu,
Osatzen errez eztana,
Zokondoratu zendualako,
Geure euzkera lastana.
Zure anayek eztau nai ixan,
Iñoz erbesteratzia,
Jayoterrijan idoro eban,
Pozez irabasbidia.
Adimenian josita dauko,
Zintzotasunen legia,
Euzkelerriko ekandu onak,
Eta euzkera maitia.
|
 |