 |
PATXO TA KONTZE
Kontze
Zer dakust, Patxo, naibagegarri,
Or batelian?
Arrain garau bat eztot ikusten,
Begi aurrian!
Nun egon zara, ene senarra,
Itxas ganian?
Eztago ezer aparitako,
Etxe gurianl
Patxo
Kontze, artuixu eruapena
Bake-bakian,
Aixe ta euri gogorrak dira
Itxas aldian.
Eznesopa be, guztiz ona da
Noizik-beñian,
Zeinbat nai arrain ekarriko dot
Itxas barian.
Kontze
Arraintokitik urrin zabiltzaz
Zu arraintzuban,
Beste guztiak gelditzen dira
Arrain lekuban;
Billatu zuk be, bide obia
Nundik daguan,
Eta ekarri arraña beti
Apal orduan.
Patxo
Onik aurrera, Kontze maitia,
Etorri neugaz
Egunabarrez itxasoratzen,
Guztiz arduraz.
Ekaitzak eta barealdijak,
Bijok artubaz,
Bixi geintekez arrain ederrak
Arrapatubaz.
Kontze
Patxo, ni zugaz itxasoratu?
Zure goguak!
Eta nok egin etxeko lanak?
Gure katubak?
Zagoz ixillik, aitatu barik,
Zeure asmuak,
Beti daukadaz, etxe barruban,
Nik arazuak.
Patxo
Bijok batera egon ezkero
Itxasaldian,
Arazorik ez, Kontze maitia,
Etxe gurian.
Akulakeri lotzabagiak
Dozuz miñian,
Ixiltxuago jarraitukozu
Bide obian.
|
 |