www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ANDOLIN ETA KARMELE

 

Odai illunak ingurubetan,

Ona ez itxasgania,

Ikesbidera begira dago,

Andolin arrantzalia.

 

        Andolin

Zer egingo dot, orain, Karmele,

Emaste neure maitia?

Itxasoratu arrainketara,

Edo apaldu eznia?

 

        Karmele

Ez, ez Andolin galbideratu;

Urrundu beti kaltia,

Atzeratuxu, senar kutuna,

Gaurko itxasoratia.

Ikusten dozu mendi ganian,

Odayen ibilketia,

Eta ganera, bildurgarrizko

Tayuban itxas-aldia?

 

        Andolin

Ikusten dodaz orrek guztiok,

Karmele neure maitia,

Baña, uste dot, joko dabela,

Laster itxasoratia.

Eta orduban, nai ete dozu,

Ni emen gelditutia?

 

        Karmele

Ementxe neugaz etxia zaintzen;

Apaldukogu eznia!

 

aurrekoa hurrengoa