 |
ELADETXORI
(«Josetxo»n)
Izarrak zoli, zeruba garbi,
Illargi argi-argija,
Nun zagoz neska begibaltz eder,
Guztiz errukigarrija:,
Jaurtixu urrun alde batera,
Zeure naibage guztija,
Zarialako, bai Eladitxo,
Danoren maitagarrija.
Guramen baga, nai eztozula,
Ezkondu eragitia,
Itzumendiko langillena da,
Olako burubidia.
Sentzun bagako egite orrek,
Beti dakar naibagia,
Naibagiakaz bixiezkero,
Urrengo dator lurpia.
Ai Eladetxol zeinbat zaplada!
Zeinbat neke ta atsekabe!
Etziñiala uste ixan dabe,
Zeure bijotzaren jaube.
Baña, nai artu nekaltasunak,
Nai dala beste naibage,
Zure bijotza zeuria dala,
Argiro ikusi dabe.
Deunge bat legez, jaurti zaitube
Kanpora zeure etxetik,
Erdu Elade geure etxera!
Diñue ortik-emetik.
Erdu geurera! entzuten dozu,
Edozein kale-artetik,
Maite zaituguz emen guztijok,
Bijotzen barru-barrutik.
Zerubetatik etorri yatzu,
Elade gogoz indarra,
Sendatasunaz amatateko,
Arerijuen txingarra.
Baita alantxe, artu eztatxun,
Nai eztozula senarra,
Eta onela, ibitu daixun,
Eguneroko negarra.
Zeure senartzat, artuko dozu,
Zeuk daukazuna goguan,
Zara Elade, esangozuna,
Ezkonduteko orduan;
Auxe gura dot neure senartzat,
Auxe dot neure buruan,
Negar zein barre, senar onegaz,
Egin gura dot munduan.
|
 |