www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

AURELE

 

—Zer darabilizu emen Aurele,

Mendi bitarte onetan,

Arpegi zurbil, bijotz illagaz,

Zeure burubaz berbetan?

 

—Euzkeldun bat be eztot ikusten,

Emeko baserrijetan,

Nora juan da bastertutera

Maite dogula benetan?

Oso erdaldun biurtutera,

Guaz Euzkadi onetan,

Gexo galgarri, guztiz okerra,

Da on ekandubetan.

Erderaz baño eztot entzuten,

Bilboko inguruberan,

Euzkeraz berba egin gura dot,

Bixi nazan egunetan,

Eta euzkeldun artera nua

Aurrerantzeko lanetan.

 

aurrekoa hurrengoa