 |
MENDITARRA
Idijak bustarturik,
Darue burdija,
Aitz tontorrakaz dago,
Burpide guztija;
Ganera, guztiz urrun,
Nire ariztija,
Au bai dala benetan
Lan nekegarrija!
Aida! idi ederrak,
Emon izerdija,
Laster artukozube,
Atseden-aldija.
Ija igaro dogu,
Biderik erdija,
Ariztijan daukagu,
Larra ugarija,
Eta errekatxuko,
Ur garbi-garbija,
Neke onen ganetik,
Atsegingarrija.
Aizkora zorrotzagaz
Ebagi adarrak,
Eta jarri burdijan,
Egur ta orbelak.
Neguban egiteko
Subak eta garrak,
Eta ibituteko
Orzaren indarrak,
Beteten diranian
Edurrez basterrak,
Eta dagozanian
Eguraldi txarrak.
Iñurrijen antzera,
Dira menditarrak,
Aurretijaz egiten
Gerorako lanak,
Neguban dira maite
Udako biarrak.
Orain bedar ebaten
Gero atxurketan
Azpigarrijak eta
Zaztegi lanetan.
Ekin gari-jotia
Gero araketan
Batu ezer badago
Zugatz azpijetan
Abelgorrijak zaindu
Euren ordubetan
Eta beti onda
Lan neketzubetan.
Eguraldi onian,
Zantzo ta barriak,
Ijiji batak eta,
Ujuju bestiak.
Beti abes egiten,
Abesti maitiak,
Alaitasun onian,
Zar eta gaztiak.
Larretan abere, ta
Pozez artaldiak.
Eguraldi txarrakaz
Geituta nekiak,
Zikiñak eta laban
Mendiko bidiak.
Etxe-barruban geldi
Abere guztiak,
Idi, bei ta ollo
Eta artaldiak,
Menditar gaixuentzat,
Zein atsekabiak!
|
 |