www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

MARTE TA AGATON KORKOITZ

 

                («Jayoterri Maitia»n)

 

Neska eder bat, agertuten zan,

Ardibasora sarritan,

Otar andijaz, gogo-argijaz,

Etxietara gaztaitan.

Mendirik mendi, ibilli oi zan,

Eguzkitan zein euritan,

Lerdenagorik, gazte-gurarik,

Etzan iñungo erritan.

 

Argi ta garbi ikusi oi zan,

Edozeingana aurkesten,

Bere bixijan, onde ekijan,

Buru zapija apaintzen.

Gazte-gurako arazuetan,

Ezeban iñok bardintzen,

Baña bijotza, aldakor utza,

Etxakan iñoiz sendatzen.

 

Marte eritxon, gaztai-saltzalle,

Leunketa onen jaubia,

Ardibasoko, Basterretxeko,

Agatontxuren maitia.

Eskiñi eutsen bijak alkarri,

Alkartuteko berbia,

Ganera euken, alik ariñen

Ezkonduteko ustia.

 

Baña, Martetxuk, lenguzuren bat,

Eijeban Amerikatan,

Bere barririk ez gomutarik,

Ezeban urte askotan.

Eta bein baten ziarduala,

Gaztai-saltzalle lanetan,

Lengusu ori, amalabari,

Aurkestu yaken berpertan.

 

Jipijapazko kapela zuri,

Egal zabala buruban,

Lengusu ori ondo jantzita

Arro ta lerden eguan.

Marte be an zan indijanuaz

Berbetan bere aibuan,

Bijotzikara zoragarrija

Ebala bere barruban.

 

Indijanuak jarraitu eban,

Guztiz amultzu Martegaz,

Agaitik onek siñisten eban,

Ezkondutia beragaz.

Agaton korkoitz aurkituten zan,

Itxaropen osuagaz,

Baña Martetxuk itxi nai eban,

Ago-bete azurregaz.

 

Gero korkoitzek, ondo usmaurik,

Neska orren andigurak,

Bere artian esaten eban,

Eztodaz jango azurrak.

Argi dakustan bixibidiaz,

Aldendu yataz bildurrak,

Betetu beyoz lengusubari

Emastegeyen ardurak.

 

Artu ebazan Genaretxugaz,

Ezkonduteko asmuak,

Autortu eben euren bayetza,

Gogo beroz gurazuak.

Astebetian egin ebezan,

Eskontzeko arazuak,

Eta lenbailen betetu ziran

Korkoitz zintzuen goguak.

 

Marteren amak loba orreri,

Bein baten eutsan autortu,

Marte beragaz ezkondutia,

Nai leukiala egitu.

Onbidietan aurrerengua,

Ezin leyola jarraitu,

Ta neskatilla zintzuagorik

Iñun eztala aurkitu.

 

Indijanuak erantzun eutsan,

Ai ezin neike ixeko!

Marte maite dot, biar dan legez,

Lengusiñia dalako;

Iruderra ta egikorra da

Zintzotasuna badauko

Baña emaste, senide danik,

Eztot nik iñoiz artuko.

 

Ona, Marteri uts emoeutsen,

Ames gozatzu guztijak,

Ardibasoko sasi artetik,

Iges eiñeutsan erbijak;

Ezeben biar emastegeitzat,

Len zituban maite bijak,

Eta orduan amaitu ziran,

Marteren andikerijak.

 

O Marte, Marte, apaintzalia!

Gaztai-saltzalle len zana,

Ardibasotik, ortik-emetik,

Erbi bi zenbiltzazana;

Alperrik ziran zure asmuak,

Zure apaintzeko lana,

Neskazar beti gelditu oi da,

Biri jarraitzen deutsana.

 

aurrekoa hurrengoa