www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Au, ori ta bestia
Jose Manuel Etxeita
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Au, ori ta bestia, Echeita'tar Joseba Imanol.  Florentino Elosu, 1913

 

 

aurrekoa hurrengoa

ESKEKUA

 

Egunabarrez asten naz beti,

Aterik ate lanian,

Jo batera ta jarrai bestera,

Zerbait billatzen eskian.

Ogi ta arto ataltxu batzuk

Batzen dodaz ekiñian,

Baña diruba nekez ta gitxi

Ikusten dot zakelian.

 

Soñeko zatar puzkatubakaz

Egunaz eta gabian,

Ostatubetan, Jainkua lagun!

Esaten deuste atian.

Eta aterpe berogarri bat

Billatzen eztodanian,

Otzez dardarka, guztiz neketzu

Lo egiten dot kalian.

 

Mendijak gora, basuak bera,

Bide zior zikiñian,

Bijotzillagaz, jarraituten dot,

Gelditu barik eskian.

Urdalla utzik, ankak indarga,

Beruan eta otzian

Atsekabiak, ugari dodaz,

Gorputz atseden bagian.

 

Errukor gitxi agertzen dira

Erri ta baserrijetan,

Eskekuari lagundutia

Aztu da ekandubetan.

Urrikerija beti aldian

Ibilte neketzubetan,

Negarrik asko egin biar da

Irabasbide onetan.

 

Limosnatxu bat!, deika ta deika,

Diardut egun guztijan,

Gose askogaz, guztiz indarga,

Jausteko bildurgarrijan.

Edurrak eta osin leitubak,

Ixaten diran aldijan,

Oba litzake, eskeko baño,

Bakian egon obijan.

 

Jaungoiko lastan errukitzuba,

Dana egin al dozuna,

Errukituta biraldu dazu,

Lenbailen laguntasuna.

Beti diardut otoi egiten,

Lortuteko osasuna,

Eta ganera, merezi badot

Betor zorijontasuna.

 

aurrekoa hurrengoa